Mintegi Musikatua Sopelan Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedaren eskutik
2018-03-13 09:30 KultureaIdazleek eta kantugileek Euskal Herria zelan kantau daben aztertzea da asmoa Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.
Zelan kantau dabe gure idazle eta musikariek Euskal Herria? Zein eragin (izan) dabe idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imajinarioan? Ze alde dago Historia liburuetan erakusten deuskuenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontetan dabenaren artean? Galdera guzti horreei erantzunak emoteko asmoz abiatu dabe Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak Sopelan apiriletik bagilera izango dan tailerra. Hitzen ahairea. Zeri kantetan deutsagu euskaldunok izenburupean, hainbat kantari eta musika taldek kantuetarako erabilitako testuak eta kantari eta poeten arteko hartu-emonak aztertuko dira.
Honeek dira landuko dituen gaiak: Idazle eta musikarien artean sortutako kantagintzearen historia, kantagintzearen eta literaturearen bilakaera historikoa, kantagintzeak euskaldunon imajinarioan izan dauen garrantzia eta Euskal Herriaren historia idazle eta musikarien ikuspegitik.
Tailerra literaturazaleei, musikazaleei, historiazaleei, kulturazaleei eta euskaltzaileei dago zuzenduta, besteak beste. Apirilaren 13an, eta 27an, maiatzaren 11n eta 25ean, eta bagilaren 8an eta 22an izango da Sopelako Kurtzio Kultura Etxean, 19:00etatik 21:00etara. Izena emoteko epea zabalik dago dagoeneko. Danetara, 40 plaza eskainiko dira eta dobakoa izango da. Interesa dabenek Kurtzion, Sopelarinen (Larrabasterra), udaletxean edota Udalaren webgunean emon beharko dabe izena.
Euskara Zerbitzuak atondutako egitasmo honek sopeloztarrak euskal kantagintzara erakartea dau helburu.
Tailerraren bideoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!