Youtuberrak eta gazteak bat eginda, III. Bilbao You Week jardunaldietan

Bizkaie! 2018-03-15 08:05   Kulturea

Martiaren 15etik 17ra, tailerrak, mahai-inguruak eta ikuskizunak egongo dira Bilborocken.

Oihane Agirregoitia azalpenak emoten, hiru youtuber alboan dituala (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak Bilbao You Week jardunaldien hirugarren edizinoa antolatu dau, Youtube sare sozialean eduki digitalak sortu eta konsumiduten dituen sortzaileek eta gazteek alkar ezagutu daien. Hiru egunez, martiaren 15ean, 16an eta 17an, Bilboko gazteentzako astialdi eta kultura alternatiborako programa hau martxan egongo da Bilborocken.

Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak adierazo dauenez gazteak dagozan lekuan egon behar eta egon nahi dogu, gazteentzako espazio interesgarriak bultzatu behar doguz. Jakina da gazteak Youtuben ibilten dirala eta, horregaitik, Bilbao You Week ezinbesteko hitzordu bihurtu da, Agirregoitiaren ustez.

Aurten parte hartuko daben hiru artista be izan dira aurkezpenean: Hola Julen, La Cocina del Pirata eta Koala Rabioso. Programazinoaren inguruan berba egin dabe, izan be,barrikuntza ugari dakarz Bilbao You Week-ek. Batetik, gai gehiago jorratuko ditue, orain arte ohikoak izan diran arte plastikoak, ikus-entzunezkoen produkzinoa, umorea, ikuskizuna eta musikaz gan. Lehenengo aldiz honeek landuko ditue: bizimoduak, bidaiak, elikadurea, feminismoa, LGBT komunidadea ikusgai egitea zein konpromiso soziala eta balio sozialak.

Bestetik, nazinoarteko musikea ekarriko dabela be aurreratu dabe; Argentinako Eruca Sativa taldeak kontzertua eskainiko dau Bilborocken. Hirugarren nobedadea zozketea da, izan be, Jardunaldietan parte hartzen dabenen artean lagun birentzako bidaia zozketea egingo dabe. Horretarako, sare sozialetan #BilbaoYouWeek2018 traola erabili beharko dabe gazteek.

Gazteen interesekoak diran horrenbeste gai lantzeko, jarduera ugari egongo dira Bilborocken. Gehienbat tailerrak izango dira, youtuber ezagunek gidatutakoak, baina mahai-inguruak eta berbaldiak be egongo dira. Era berean, gauetan ikuskizunak antolatuko ditue: Bakarrizketak, kontzertuak eta abar.

Egitarau osoa hemen behean:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu