Euskal Museoak 3D antiojuak jarriko ditu hurrengo erakusketea inauguretako: 'Esteroskopiak 16+16'

Bizkaie! 2016-09-29 08:12   Kulturea

Eulalia Abaituaren argazkiakaz eta euskal emakumezko idazleen kontakizunakaz osotutako erakusketea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik.

Zapatuan egingo dabe Euskal Herriko Jantzari Eguna, Baionan

Bizkaie! 2016-09-28 09:40   Kulturea

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Zuberoako eta Lapurdiko jantzariak batuko dira Pelletiers-Barthes plazan, Euskal Herriko Jantzarien Biltzarrak azaldu dauenez.

Zientzian egindako lana eta dibulgazino-jarduerak autortu deutsiez DIPC erakundeari

Bizkaie! 2016-09-26 10:56   Kulturea

Pedro Miguel Etxenike da buru Donostia International Physics Center ospetsuan.

Altzustan jokatuko da Zeanuriko kofradien bola txapelketea, domekan

Bizkaie! 2016-09-26 10:55   Kulturea

Udalerriko zazpi kofradietako ordezkariek parte hartuko dabe. Talde bakotxean lau bolari egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Astegoienean hogei bat artista barri batuko dira Bilbon Explora jaialdia zabaltzeko ekitaldian

Bizkaie! 2016-09-23 09:01   Kulturea

Zorrotzaurreko Open espazioan, astegoien honetan, irailaren 24an eta 25ean, EXPLORAContrastes jaialdia izango da, Ideiak Martxan lehiaketan saritutako zortzi ekimenetako bat.

Mareak jaialdiak abangoardia eta tradizinoa batuko ditu urrian Bermeon

Bizkaie! 2016-09-23 08:55   Kulturea

Hilaren 15etik 18ra egingo dabe Mareak jaialdiaren bigarren edizinoa. Kontzertuak, berbaldiak, kontaketak eta proiekzinoak egongo dira.

Bilbo nire kotxe barik!

Bizkaie! 2016-09-22 16:47   Kulturea

Mobikortasunaren Europako Asteari amaierea emoteko, gaur eguena, hilak 22, Bilbao nire kotxe barik! Egunaren harian egindako manifestuaren irakurketea egin da.

Esne Beltza eta La Pulquería izango dira buru III. Sopela Kosta Fest jaialdian

Bizkaie! 2016-09-22 13:51   Kulturea

Gaur, hilak 22, hasi eta 25era arte izango da, naturea, surfa, surfaren kulturea eta musikea ardatz dituan Sopela Kosta Fest jaialdia

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kor’sia taldeagaz hasiko da Bilbon Dantzaldia 2016

Bizkaie! 2016-09-22 12:54   Kulturea

Dantzaldiaren inaugurazinoan, irailaren 22an, Cul de sac lanaren zati bat ikusi ahal izango da. Cul de sac Kor´Sia konpainiaren lan bat da eta Mattia Russo eta Antonio de Rosaren eskutik sortu da.

ETB1 Nafarroa osoan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera

Bizkaie! 2016-09-22 11:11   Kulturea

Lurreko telebista digitalaren bidez, Nafarroa osoan ikusi eta entzun ahal izango dira euskerazko ETB1 katea eta hiru irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Gaztea).

Bilbao-Bizkaia-Euskadi 2020ko Eurokopan izango da

Bizkaie! 2016-09-22 09:28   Kulturea

Bilbon 2020ko Eurokopea hartu ahal izateko, antolatzaileak jo eta ke dabiz lanean, kirol-hitzordu honen arrakastea bermatzeko helburuz, Bilbo-Bizkaia-Euskadi markea mundu osoan zabalduko dauelako.

Horacio Altuna eta Jose Ibarrola omenduko ditu Getxoko Komiki Azokeak

Bizkaie! 2016-09-22 08:50   Kulturea

Zemendiaren 18tik 20ra egingo dabe Getxoko Komiki Azokearen XV. edizinoa, Areetako Geltokiaren plazako karpan.

EAEko 15 urte eta gehiagoko lautik hiru Internet erabiltzaileak dira

Bizkaie! 2016-09-21 10:47   Kulturea

EAEn 15 urtetik gorako 1.370.800 Internet erabiltzaile egozan 2016ko lehen hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera.

Khea Ziater Bilboko konpainiak emongo deutso hasierea Zornotza Aretoko programazino barriari

Bizkaie! 2016-09-20 13:46   Kulturea

Zornotza Aretoko programazino barria datorren urriaren 6an hasiko da Khea Ziater konpainiaren Malmo antzezlanagaz (gaztelaniaz).

Euskal ikasketen inguruko biltzarra egingo dabe Budapesten

Bizkaie! 2016-09-20 13:01   Kulturea

Irailaren 22an eta 23an egingo dabe topaketea eta Ferenc Ribáry izango da omendua, euskerazko gramatikea hungarieraz argitaratu eban 19. mendeko irakaslea.

'English on Tuesdays', ingelesa praktiketako programea hasiko da gaur Bilbon

Bizkaie! 2016-09-20 10:16   Kulturea

Nahi daben herritar guztiek parte hartu ahal izango dabe, doban, jatorrizko ingeles hiztunek gidatutako saioetan. Bilborock aretoan batuko dira.

'Mendiak', Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko dobako app barria martxan

Bizkaie! 2016-09-20 08:22   Kulturea

Android plataformetan deskargetako moduan dago dagoeneko Mendiak, CodeSyntax enpreseak garatutako aplikazinoa. 1500 mendiren informazinoa dago.

'Amerikanuak’ eta ‘Lotura materiala’ erakusketak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2016-09-19 16:03   Kulturea

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek egindako artelanek osotzen ditue bi erakusketok.

'Etxetik kanpo: migrazinoak eta kultur ondarea', XVI. Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2016-09-19 12:57   Kulturea

Aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan lehenengoz mugak gainditzen dituen jarduerak antolatu dira, dobako 300 jarduera baino gehiago.

Amaya Suberviolaren ‘Montañas de papel’ pintureak irabazi dau Hotel Carltoneko VI. Arte Lehiaketea

Bizkaie! 2016-09-19 10:07   Kulturea

Nagore Amenabarro eta Ainhoa Coloradoren Sin título eta Atardecer en el pantano artelanek bigarren eta hirugarren sariak irabazi ditue, hurranez hurran.

»» Ikusi argazki guztiak (4)