Zientziaren ganeko zikloari hasierea emongo deutsie Bidebarrietan
2018-01-30 10:24 KultureaFelipe Prósper Cardoso izango da lehenengo barriketaldian bihar, eguaztena.
Nafarroako Unibersidadeko Zelula-Terapia eta Hematologia sailak zuzentzen ditu Felipe Prósper Cardosok eta bera aukeratu dabe, hain zuzen be, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko zientzia hedapenari buruzko urteko programazinoari hasierea emoteko. Prósperrek berbaldia eskainiko dau bihar, hilak 31, arrastiko 19:00etan. Alboan Gorka Orive EHUko Farmazia Teknologia doktorea izango dau saioa gidatzen.
Biharkoaz gan, zikloak beste jarduera batzuk be jasoko ditu, Darwinen Eguna-ren ospakizuna horreetako bat da. Helburua zientzia ahalik eta jente gehienari hurreratzea da, modu atsegin eta didaktikoan beti be, eta honegaz batera, gaurkotasuneko gai zientifikoak zabaldu eta ezagutzera emotea.
Felipe Prósperren berbaldia dobakoa izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena liburutegian bertan eskuratzea (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Persona bakotxak lau sarrera gehienez hartu ahal izango ditu. Topaketea streaming bidez be jarraitu ahal izango da, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!