UEUk 16 ikastaro antolatu ditu udabarrirako

Bizkaie! 2018-01-26 08:45   Kulturea

Kurso presentzialak eta internet bidezkoak egongo dira aukeran.

UEUk udabarriko eskaintzearen barri emon eta matrikulea egiteko epea zabalik dagoala iragarri dau. Zezeila eta maiatza bitartean egongo dira martxan 16 ikastaroak, erakundearen Eibar eta Iruñeko egoitzetan eta on-line. Ikasgaiei jagokenez, danetariko alorrak landuko ditue, agroekologiatik gatazken ebazpenera.

Internet bidez bost ikastaro emongo ditu UEUk aldi honetan. Sarearen eta baliabide teknologikoen erabilereagaz lotuta dagoz horreetako batzuk, esaterako, Moodle erabilten ikastekoa eta Python programeari buruzkoa. Badago Tribuaren berbak sekuentzia didaktikoa gelan lantzen ikasteko kursoa be.

Presentzialei jagokenez, Iruñean izango dira batzuk eta Eibarren besteak; umeen hezkuntzea eta personen arteko hartu-emonak jorratuko ditue gehienbat Nafarroako uriburuko ikastaroetan. Eibarrekoetan, ostera, hezkuntzaz gan, bestelako gaiak be landuko ditue: Euskal paisajeen argazkilaritzea, produktibidadea, administrazino-testuen hizkera argia eta agroekologia.

Ikastaroen barri zehatzagoa eta matrikulea egiteko argibideak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu