Ines Garciaren erakusketea ipini dabe BilbaoArten

Bizkaie! 2018-02-01 11:16   Kulturea

Franz Schubert konpositorearen barruko munduan oinarritu da Winterreise sortzeko.

BilbaoArte espazioan bekadun izan zan Ines Garcia artista bilbotarra 2017an, eta egonaldi horren emoitzea da Winterreise erakusketea. Franz Schubert konpositorearen barruko minetan eta kezketan arakatzea izan da artistearen asmoa, neguko paisaien bidez.

Hain zuzen be, Schubertek berak sortu eban erakusketeari izena eta abiapuntua emoten deutsan Winterreise izeneko konposizino musikala 1828an. Ibiltari baten paseoa kontetan dau, neguko paisaia baten zehar, bere maiteak ukatu egin dauelako. 24 abestiko moltsoa da, piano eta ahotserako, estilo erromantikoan egina. Baina lanaren osotasuna urrunago doa eta izaera existentzialista nabarmena dauen konposizino bihurtzen da, neguko paisaia barruko mundu bihurtzen da, egoera mentala eta psikologikoa irudikatzen dauena.

Hortik abiatuta, Ines Garciaren erakusketea Austriako konpositorearen Lied ospetsuaren berrirakurketea da, denporazko angelu desbardin batetik ikusita, baina esentziari eutsita, jokera existentzial berberagaz.

Winterreise zezeilaren 2tik martiaren 2ra ikusi ahal izango da BilbaoArtek Urazurrutia kalean daukan egoitzan. Doban sartu ahal izango da. Ganera, jarduera osogarri legez, erakusketearen azken egunean Schuberten Winterreise-ren pasarte batzuk joko ditue aretoan bertan, Oriol Mallart baritonoak eta Carmen Santa Maria piano-joleak.

2018/02/02 - 2018/03/02

Bilbon, BilbaoArte gunean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu