Ignacio Ellacuria Saria emon deutsie Lolita Chávezi
2018-01-30 09:17 KultureaGuatemalako herri indigenen alde egin dauen lana nabarmendu dau Iñigo Urkullu Lehendakariak.
Giza eskubideen aldeko burrukan dabizanei emoten deutsie Ignacio Ellacuria Saria. Gasteizen egindako ekitaldian, Lolita Chavez saritu dau Eusko Jaurlaritzeak. Haren jaioterrian, Guatemalan, herri indigenen eskubideak babesteko erabilitako burruka paketsuagaitik aukeratu dabe Chávez. Saria emoteko ekitaldian, Urkulluk azpimarratu dau euskal gizartean lankidetzearen kulturea oso zuztartuta dagoala, honeek sariek erakusten dabenez.
Chávezen testigantza inspiratzailea eta giza eskubideen aldeko konpromisoa azpimarratu ditu Urkulluk. Ganera, sariduna itxaropenaren eta burruka paketsuaren erreferentea dala adierazo dau, eta lurrak, baliabide naturalak eta lurraldea babesteko eta esplotazinoari, espoliazinoari eta garapen-eredu jasanezinei aurre egiteko hainbat erakundetan egindako lana azpimarratu dau. Ganera, gizonen eta emakumeen arteko ekidadearen alde egindako burrukea azpimarratu dau.
Lolita Chávez Bizitzearen, Ama Naturearen, Lurraren eta Lurraldearen Defentsarako K’iche’ Herrien Kontseiluaren (CPK) sortzailea da. Finalista izan da Europako Parlamentuaren 2017ko Sajarov Sarian, giza eskubideak defendiduteagaitik, eta, gaur egun, Bilbon dago, Eusko Jaurlaritzearen harrera-programa baten barruan. Chávezen burrukarik ezagunenetakoa multinazionalen ingurumen-delituen kontrakoa da.
Garapenerako lankidetzearen Ignacio Ellacuria Saria Eusko Jaurlaritzeak emoten dau, Lankidetzearen Euskal Agentziaren bidez. Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta norbanakoek herrien arteko bardintasunaren eta justiziaren aldeko burrukan eta pobrezia ezabatzeko lanean egindako ekarpena autortzea dau helburu, euskal gizartea eta nazinoarteko gizartea sensibilizetako asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!