Hiru artista garaikide, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan

Bizkaie! 2018-01-30 08:39   Kulturea

Jon Azofra, Julio Mendikute eta Koldo Etxebarriaren obrak ikusgai dagoz, zezeilaren 14ra arte.

Ezberdintasuna eta batasuna izeneko erakusketearen bidez, hiru artistek arte garaikideko eztabaida garrantzitsu bat berreskuratu nahi dabe. Azofra, Mendikute eta Etxebarriaren obrak aurrez aurre jarrita, desbardinatasunaz eta batasunaz gogoetea egitea da asmoa, hau da, desbardintasunen atzean dagoan batasuna topau nahi dabe.

Horretarako, prozesu artistikoan jarri dabe arretea, artean dagozan forma guztien atzean errealidade bat dagoalako. Desbardintasunak aztertzeko orduan, ostera, ikuspuntu formalari eta elementu ideologikoei begiratu deutsie. Teoria hutsean geratu beharrean, edertasunaren bidez jatorrira bueltau nahi izan dabe. Gehienbat argazkiak dagoz erakusketan.

Kontuak kontu, Julio Mendikuteren lanek espazio emozional, intimo eta personalak sortzen ditue, kimigrama izeneko teknika berezi baten bidez. Azofraren argazkiek, ostera, giza-arimearen alderik ederrena erakusten dabe eta Etxebarriaren obrek gizakiaren errealidade metafisikora eroaten dabe ikuslea.

Ezberdintasuna eta batasuna erakusketea zezeilaren 14ra arte dago ikusgai Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan (liburutegi nagusiaren beheko solairuan). Astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu