Bilbo uriaren 716. urteurrena bagilaren 13tik 19ra ospatuko da
2016-06-09 10:28 KultureaEfemeride honen barrikuntzarik aitagarriena da ekitaldiak bagilaren 15ean bakarrik ez izatea. Holako egun batean sortu eban Bilbo On Diego Lopez Harokoak.
Lurdes Basolí eta Cristina R. De Middel be I. Baffest jaialdian izango dira
2016-06-08 16:08 KultureaBarakaldoko Udalak datorren domekan inaugurauko dau Barakaldoko lehen Argazki Jaialdia. Uriko 6 gunetan egongo dira 8 emakume argazkilarien lanak ikusgai garagarrilaren 3ra arte.
Xabier Olasok irabazi dau Mikel Zarate saria
2016-06-08 13:26 KultureaTestuaren umorea azpimarratu dau epaimahaiak, hizkuntzearen erabilera jostaria (berba joko eta onomatopeia ugari), eta poesiarako jokerea: hainbat poema eta herri-kanta moldatu sartuz.
Euskerazko antzerki barritzailearen topaleku izango da Gasteizko Zurrunbilo jaialdia
2016-06-08 10:33 KultureaEkimenaren lehenengo edizinoa bagilaren 13tik 19ra egingo dabe Arabako uriburuan. Euskeraz egiten dan antzerki garaikideari lekua egitea da asmoa, orain arte alor horretan hutsunea egon dalakoan.
Ollerietako Euskal Buztingintzako Museoa, Smithsonian Folklife Festivalean
2016-06-07 11:42 KultureaUrtero, miloe bat persona hurreratzen dira Smithsonian Folklife Festival jaialdira, eta munduan 40 miloe lagun inguruk jarraitzen dabe jaialdia Interneten.
9.887 ikaslek egingo ditue Unibersidadera sartzeko azterketak UPV/EHUn
2016-06-07 09:46 KultureaEguaztenean, bagilaren 8an, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.887 ikaslek Unibersidadera sartzeko azterketak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 3,5 gehiagok.
Berbaldiak eta bisitaldi gidatuak egongo dira hilaren 9an Euskadiko Artxibo Historikoan
2016-06-07 08:40 KultureaArtxiboen Nazinoarteko Eguna da bagilaren 9a eta ospakizun horregaz bat egingo dau Euskadiko Artxibo Historikoak. Herritarrek Bilboko eraikinaren funtzionamendua ezagutu ahal izango dabe, dobako bisitaldi gidatuetan.
WOPeak proiektuaren hurrengo helburua Gasherbrum mendiak izango dira
2016-06-06 11:53 KultureaMendizaletasunaren bidez gaixotasun arraroak ikertzeko babesa batzeko proiektua, WOPeak, zortzigarren etapara heldu da: Alberto Iñurrrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Gasherbrum mendi-moltsora joango dira, hango zortzimilakoren bat, edo batzuk, igoteko asmoz. Jon Herranz kameralaria be espedizinoan izango da.
Bilboko 75 dendatara eroan dabe Arte Ederretako ikasleen sormena
2016-06-06 12:47 KultureaArteshop ekimenaren seigarren aldia martxan ipini dabe Bilboko Udalak, Bilbao Artek eta EHUko Arte Eder Fakultadeak. Uriko 75 saltokitan interbentzino artistikoak egin ditue beste horrenbeste sortzaile gaztek. Bagilaren 18ra arte ikusi ahal izango dira.
AIKOren eskutik, 'Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen' ikastaroa bagilaren 24tik 26ra
2016-06-06 08:25 KultureaGehien bat praktikoa izango dan ikastaroa bagilaren 24an, 25ean eta 26an eskainiko da Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibersidadeak Bilboko Abandoibarrako pasealekuan dauen eraikinean.
Bosgarren urteurrena bisitarien igoereagaz ospatu dau Balenciaga museoak
2016-06-08 08:33 Kulturea2011ko bagilean zabaldu zan Getarian Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoa. Harrezkero, 284.000 bisitari hartu ditu. Museo gaztea danez, oraindino programazinoa zabaltzeko eta bide barriak topetako lanean dabilzala adierazo dabe arduradunek.
Iñaki Irasizabalek bere hamaikagarren nobelea argitaratu dau
2016-06-03 08:38 KultureaGauzak ez ziren sekula berdinak izango (Elkar) nobela baltza da idazle bizkaitarraren lan barria. Pederastia kasu batetik abiatzen dan istorioa da eta, irakaspenak emoteko baino, galderak eta zalantzak sortzeko lana dala dino Irasizabalek.
Javier Echeverría Ezpondak irabazi dau Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria
2016-06-03 00:55 KultureaJavier Echeverría Ezpondak irabazi dau dau Euskal Herriko curriculum nabarmenenei emoten jaken Eusko Ikaskuntza — Laboral Kutxa, Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria.
Seigarren nobelea plazaratu dau Pello Lizarraldek, 'Elur bustia'
2016-06-03 00:42 KultureaKrisi ekonomikoak eraginda, hegoaldera, bere jaioterrira bueltau nahi dauen gizon baten istorioa kontetan dau Lizarralderen lan barriak. Elur bustia (Erein) lanak jaioterriaren eta etxearen ganeko gogoetea egiten dau.
Jose Guerreroren 'Intervalos negros', Bilboko Arte Eder Museoaren obra gonbidatua
2016-06-02 08:55 KultureaIrailaren 18ra arte, Obra gonbidatua programearen barruan, Bilboko Arte Eder Museoko 32. aretoan ikusi ahal izango da Jose Guerrero artista andaluziarraren Intervalos negros. Mihise ganeko olio hori 1971n marraztu eban Guerrerok, pospoloak haren obrearen ardatzetako bat ziran sasoian.
El Sol publizidade jaialdiak 1.300 profesional baino gehiago batuko ditu Bilbon
2016-06-02 07:38 KultureaGaur, bagilak 2, hasiko da publizidade iberoamerikarraren hitzordu nagusietako bat dan El Sol jaialdia. Azken hiru urteotan ia bikoxtu egin da bisitarien kopurua eta, beraz, ondo finkatutako hitzordua dala dinoe antolatzaileek.
Bizkaiko Foru Aldundiak II. Bizkaidatz Txikia lehiaketako sariak banatu ditu
2016-06-02 00:04 KultureaUmeen kategorian, gaztelaniaz, Aiala Garabieta Oribek irabazi dau aurten, eta euskeraz, barriz, Gotzon Gandarias Zabalak. Gazteen kategoriari jagokonez, Itxaso Hernández Costoyaren eta Osane Zugazaga Menikaren kontakizunek izan dabe saria, gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran.
Artxandako Funikularrak TripAdvisor 2016ko bikaintasun-agiria lortu dau
2016-06-01 13:54 KultureaGaur egun Castaños auzoa eta Artxanda lotzen dituan funikularraren sustatzaileek 1915eko urriaren 3an inaugurau nahi baina azkenean 1915eko urriaren 7an inauguratu eben, 12:20an, garai haretako kroniken arabera.
Blas de Otero eta Peridis saritu ditu Bilboko Liburu Azokeak
2016-06-01 13:03 KultureaBagilaren 2tik 12ra bitartean egingo dabe Bilboko Liburu Azokearen 46. ekitaldia. 55 erakusle egongo dira Arenaleko salmenta-postuetan eta, ganera, ekintza osogarri ugari antolatu ditue. Aurtengo Zidarrezko Lumea sariak, Blas de Oterori (haren izeneko fundazinoaren bidez) eta Jose Maria Perez Gonzalez Peridis idazle eta ilustratzaileari emon deutsiez.
'La otra cara de Bilbao' kartelak iragarriko dau 2016ko Aste Nagusia
2016-06-01 12:56 KultureaJuan Gilbers arkitekto valentziarraren La otra cara de Bilbao kartel irabazlea aurten aurkeztutako 125 lanen artean gustukoena izan da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...