Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan hogeita hamar ikuskizun baino gehiago taularatuko ditue denporaldi barrian
2017-01-20 10:41 KultureaUrtarriletik bagilera bitarteko programazino barriak hainbat ikuskizun dakarz familia osoarentzat.
Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak herriko kultur guneko denporaldi barrirako programazinoa aurkeztu dau. Gustu eta publiko guztientzako proposamenak jasoten ditu: jantzak, antzerkia, musikea, zinemea eta familientzat eta umeentzat atondutako ikuskizunak.
Kontuak kontu, datozen hileotan, Zornotza Aretoan KINE zineklubeko lau ziklo ikusi ahal izango dira; ziklo bik Euskolabela izango dabe, beste batek Ongi etorri errefuxiatuak izango dau izena eta azkenak emakumeen gaia landuko dau. Martian izango da, Emakumearen Eguna be orduantxe dala aprobetxauta. Era berean, urtero legez, Aretoan Kimuak 2016 ikusi ahal izango da, euskal film labur onenak batzen ditualarik.
Antzerkiari jagokonez, hamabi izango dira taularatuko diran antzezlanak, horreetatik hiru familiei zuzenduta dagozalarik; ganera, Zugan ni gazteen antzerkiaren X. edizinoa nabarmendu behar da. Hamairu eta 18 urte arteko gazteentzat antzerkirako gunea da, antzerkirako zaletasuna bultzatu nahi dauena.
Musika programazinoaren barruan, Zornotza Aretoak Musika Gertu (Basauri, Leioa, Zornotza) zikloa batzen dau Zelaietan, Dead Combo talde portugaldarraren eskutik.
Bestetik, jantzeak be bere lekua izango dau Zornotza Aretoan, familia osoari zuzenduta dagoan ikuskizun bati esker.
Programazino osoa hemen eskuratu daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!