Espero zana baino gehiago hazi da .eus domeinua 2017an
2017-12-29 08:42 KultureaEuskal Herriko hirugarren domeinua izateko bidean ondo doala dinoe proiektuaren arduradunek.
Urte berezia izan da 2017 .eus domeinuarentzat, PuntuEUS2020 estrategia abian ipini dabe eta. Ganera, domeinuak izan dauen hazkundeak aurreikuspenak txiki itxi ditu: 2017an, bataz beste % 21 egin dau gora interneteko euskal domeinuak, Euskal Herriko merkaduan lan egiten daben ganerako domeinuek halako hamar. 2017aren amaieran, .eus domeinudun 7.600 erabiltzaile dagoz, horreetatik % 91 euskerazko guneak dira.
Puntueus Fundazinoko arduradunek azaldu dabenez, 2020rako Euskal Herriko domeinuen artean hirugarren erabiliena izatea da euren helburua. Bide horretan indartsu doazala dinoe, 2017ko datuak kontuan hartuta. 2018an be euskereak ingurune digitalean dauen lekua indartzen jarraituko dogu komunidadeagaz alkarlanean, adierazo dabe domeinuaren bultzatzaileek.
2017an, domeinuaren zabalkunderako pausu erabagigarriak egin ditue: Euskal unibersidadeakaz sinatutako akordioari esker, .eus domeinua eskatu leikie ikasleek. Proiektu garrantzitsuak martxan jarri dira, adibidez labur.eus.
PuntuEUS2020 estrategiari jagokonez, hainbat erronka ezarri ditu fundazinoak: Besteak beste, prezioak merketu ahal izan ditue, gero eta erabiltzaile gehiago dagozan ezkero. Era berean, interneteko euskal komunidadeagaz hartu-emonak estutzeko lanean sakondu dau .eus domeinuak, esaterako, maiatzeko Euskerazko Internet Egunean.
Beste alde batetik, Iñaki Goirizelaia da Puntueus Fundazinoaren lehendakari barria, Joan Mari Torrealdairen ordez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!