Ertibil erakusketa ibiltaria, Durangon
2016-07-18 08:10 KultureaErtibil 2016 ikus-arteen erakusketa ibiltaria Durangon izango da garagarrilaren 19tik abuztuaren 11ra bitartean, Arte eta Historia Museoan.
Python programazino informatikoaren erdigune izango da Bilbo
2016-07-15 13:44 KultureaBigarren urtez jarraian, Bilbon egingo da EuroPython kongresua, Bilboko Euskalduna Jauregian garagarrilaren 17tik 24ra.
Nafarroak eta EAEk Nafarroan EITB hartzeko hitzarmena sinatu dabe
2016-07-15 12:07 KultureaGaur egun tokiko eremuetan libre dagozan kanalak erabiliko dira Iruñean ETB1 ikusteko eta Tafallan, Lizarran, Zangozan eta Tuteran ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusteko.
Bilboko Udako Liburutegiak martxan
2016-07-15 10:36 KultureaBilboko Udal Liburutegi Sareak liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku hilaren 15etik abuztuaren 15era, Txurdinagako eta Errekaldeko ugerlekuetan.
Dana prest Portugaleteko Nazinoarteko 42. Folklore Jaialdiari ekiteko
2016-07-15 08:53 KultureaElai Alai Kultur Elkarteak antolatuta, Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo jaialdiak.
Makailaoa protagonista Kurik aldizkariaren bigarren zenbakian
2016-07-14 12:10 KultureaSanta Katalinako koban urteetan zehar egindako indusketa arkeologikoetako emoitzak, Lekeitioko Udal Artxiboan topautako Ternuan izan ziran Hego Euskal Herriko arrantzaleen dokumenturik zaharrena edo Santi tabernako errezeta liburua haso ditue.
Jose Ibarrolak 'Cuestión de tiempo' jarri dau ikusgai Bilboko Rekalde aretoan
2016-07-14 09:12 KultureaErakusketan José Ibarrolaren (Bilbo, 1955) 126 obra dagoz ikusgai, lan monografikoa da eta artistea Quattrocentora hurreratzen da, artearen eta kulturearen garaikidetasunetik.
Sustrai Colinarentzat izan da sari nagusia Rikardo Arregi XXVIII Kazetaritza Sarietan
2016-07-13 11:09 KultureaKazetari Berria saria Unai Oiartzunek jaso dau, Irunero aldizkarian egindako lanagaitik. Epaimahaiaren aitamen berezia, barriz, Amagoia Gurrutxaga kazetariarentzat izan da, Kristiane Etxaluz ekintzaileari egindako alkarrizketeari esker.
Elorrio jai giroan sartuko da irailaren 3tik 11ra
2016-07-13 08:38 KultureaUrtero lez, Elorrioko herritarrek Ferixa Nausikoak ospatuko ditue iraileko lehen astegoienean.
Astronomiaren arloko 350 profesional baino gehiago batuko dira Bilbon
2016-07-12 13:19 KultureaGaragarrilaren 18tik 22ra Bilbon egingo dan Espainiako Astronomia Alkartearen Bilera Zientifikoa tarteko dala, Bilbo maila goreneko astronomiagune bihurtuko da.
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko dau astegoienean
2016-07-11 13:44 KultureaAlkartasuna Dantza taldeak aurten 40 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko datorren zapatuan, hilaren 16an, urteko ekitaldian taldeko egungo eta lehengo jantzari eta musikariek parte hartuko dabe.
UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiek doktoregoko 400 ikasle batuko ditue
2016-07-11 09:29 KultureaGaragarrilaren 11n eta 12an egingo diran I. doktorego jardunaldi honeek 2. mailako doktoregaiei eta 99/2011 EDren aurreko errege dekretuek araututako programetako doktoregaiei zuzenduta dagoz.
XXIV. Euskal Encounter-ek segundoko 40 giga simetrikoko konekzino-abiadurea eskainiko dau
2016-07-08 13:40 KultureaHilaren 22 eta 25 bitartean Bilbao Exhibition Centren egingo dan ordenagailu-jaiak alkarren artean konektautako ordenagailu-sare erraldoia izango dau, 35.000 metro koadroko azalera batean.
'Gerra Zibila Euskadin: Berregite historikoak' erakusketea Bilboko Foru Liburutegian ikusgai irailaren 9ra arte
2016-07-08 13:08 KultureaErakudeketagaz batera, Gerra Zibilaren inguruko berbaldien zikloa antolatu dau Aldundiak: hilaren 7, 14 eta 21ean izango dira Foru Liburutegian. Sarrerea librea da.
Jarduera ugari Santimamiñeko kobazuloa topau ebenetik ehun urte bete dirala ospatzeko
2016-07-08 09:47 KultureaBFAk jarduera ugari dakarz Santimamiñeko kobazuloa topau ebenetik ehun urte bete dirala ospatu eta herritarrek Santimamiñera joan eta Bizkaiko ondareko altxor hori ikusi eta ezagutu deien.
Patxo Telleria aktorea izentau dabe 2016ko Aste Nagusiko pregoilari
2016-07-08 08:21 KultureaAurtengo txupinerea Komantxe konparsako kide Gisèle Felli Gorritxo izango da.
BIA Forumeko jarduerak Zorrotzaurreko Papelera eraikinean izango dira
2016-07-07 12:35 KultureaBIA Forum 2016, Bilbon nazinoarteko adituak tarteko dirala egingo dan uri birsonkuntzearen kongresu bat baino gehiago da.
Ines Bermejok egindako XVIII. BAD jaialdiaren irudiak jantzea aldarrikatu dau
2016-07-07 12:13 KultureaMobiduten ez dan irudia, jantza momentu bat da Inés Bermejo euskal artisteak Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen hurrengo edizinorako aurkeztutako irudiaren oinarria.
Sopelako Udalak #Sopelastyle kanpainea abiarazo dau
2016-07-07 08:44 KultureaTwitterreko erabiltzaileei zuzendutako ekimenean, Sopelan ateratako argazkiak postal bihurtzeko aukerea eskaintzen da; horretarako, parte-hartzaileek #sopelastyle hashtag-agaz etiketau beharko ditue argazkiak.
Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak eta 1978/2016 bitarteko Aste Nagusiko kartelak batzen dituan 'Bilbo jaietan' erakusketea aurkeztu dabe
2016-07-06 13:42 KultureaEuskal Museoak eta Bilboko Udalak erakusketa bi aurkeztu ditue udaldirako, garagarrilaren 7an hasi eta irailaren 4ra bitartean: Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...