Helduentzako poema luze bategaz dator Harkaitz Cano
2017-11-17 11:03 KultureaTigre Batekin bizi (Elkar) da Maite Gurrutxaga ilustratzaileagaz batera argitaratu dauen lana.
Helduentzako ipuin edota poema grafiko bat osotu dabe Harkaitz Cano idazleak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dabe tigre bategaz bizitzeak sorrarazoten dauen egonezina eta zirrarea batetik, eta eragiten dituan hainbat galdera argitara ekartea bestetik.
Urte batzuk dituan poemea dala dino Harkaitz Canok, beragaz eroan dauena sortu ebanetik, poema batzuk zugaz doaz, kantariei pasetan jaken moduan, kantu batzuk disko barria aurkeztu etan amaitutakoan, ez ditue barriro kantetan eta ahaztu egiten dira, poemakaz be hori pasetan da. Badira poema batzuk, eurekaz eroso ala deseroso egon arren, jentaurrean gustura irakurten jarraitzen dozuzanak, eta hau da horreetako bat. Idazleak autortu dauenez, nahiko luzea da, oso poema narratiboa da eta ipuintzat be hartu daiteke.
Tigreari jagokonez, Canok tradizino literario handiko animalia dalako aukeratu dau: noblea da, arriskua da, dotoreziaren ikur bildurgarria…
Idazlea Maite Gurrutxagagaz jarri zan hartu-emonetan eta liburuko ilustrazinoak eskatu eutsozan; Maiteren kolore aukeraketeak asko harritu ninduan, basoaren koloreak ekarri ditu: urdina eta berdea eta bertan bada agertzearen eta desagertzearen arteko joko bat, azaldu dau egileak.
Ilustratzailearen ustez, liburu guztiak ez dira bardin sortzen eta liburu hau izan daiteke horren adibide bat. Gurrutxagak burukomin handiak izan ditu liburuko ilustrazinoak egiten, baita hausnarketa sakonak egin ditualako be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!