Zetazeoak ikusteko itsas-ibilaldiak antolatu ditu Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak
2016-03-17 09:37 KultureaZetazeoak 10etan kanpainea apirilean hasiko da eta, urrira bitartean, itsasoko animaliak eta batez be zetazeoak ikusteko aukerea emongo deutse herritarrei. Eusko Jaurlaritzearen menpeko Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak antolatzen ditu urteerok. Busturian dago zentroa, baina Bermeo izango da abiapuntua.
BilbaoEszenak bariku honetara aurreratuko dau Antzerkiaren Mundu Egunaren ospakizuna
2016-03-16 13:52 KultureaAurten Anatoli Vasiliev dramagile errusiarrak (Danilovka, 1942), Errusiako antzerki eszenako erreferente nagusietakoak sinatu dau adierazpena. Bariku honetan, BilbaoEszenan adierazpena irakurriko daben personak, barriz, Dame Veneno konpainiako Judith Lorenzo eta Ana Furones izango dira.
Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak
2016-03-16 13:17 KultureaEspaniako literatura klasikoko autore handienetako baten, Santa Teresa Jesusenaren (1515-1582), bosgarren mendeurrenaren harira hasitako proiektuaren emoitzea aurkeztu dabe karmeldarrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Haren obra guztien euskerazko itzulpena egin dau Luis Baraiazarrak, ia 2.000 orrialdeko argitalpena. Euskerearentzako ekarpen handia dala nabarmendu dabe aurkezpenean.
'Bilboko Itsadar Handia' arrantza eskoleak domekan berrabiarazoko dau udabarriko denporaldia
2016-03-16 12:03 KultureaUme eta gazteentzako ekimen hau orain dala hamar urte baino gehiago jarri eben martxan, familiako aisialdi jarduera osasungarria sustatzeko helburuagaz; Itsasadarraren ingurumenaren leheneratzeaz gozau, eta estuarioan dagozan espezieak ezagutzeko aukerea emoten dau jarduereak.
Kafka eta Melvilleren itzulpen banagaz abiatu dau Ereinek 4nak sail barria
2016-03-16 09:33 KultureaErein argitaletxeak mendebaldeko literaturan ezinbestekoak diran irakurgaiez osotuko dan 4nak sail barria aurkeztu dau. Saila hamasei-hamezortzi urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta aitatu tituluak euskeraz eta eleberri laburren formatuan emotea da argitaletxearen asmoa.
Lau hizkuntzatan argitaratuko dau Kirmen Uribek hurrengo nobelea
2016-03-14 17:33 KultureaElkarrekin esnatzeko ordua izenburuko eleberria, euskeraz ez eze, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz plazaratuko dau Kirmen Uribe idazle ondarroarrak. Susa argitaletxea arduratuko da edizinoaz. Antonio de Guezala margolariak 1927an margoztutako koadro bat da nobelearen abiapuntua. Bertan agiri dan Txomin Letamendiaren bizitzea da kontakizunaren ardatza.
Kili-Kili-ren 50. urteurrena gogoratzeko erakusketea zabaldu dabe Bilboko Euskal Museoan
2016-03-14 13:34 KultureaUmeak euskeraz alfabetetako asmoz sortu zan Kili-Kili egitasmoa 1966an, Bilboko San Anton parrokiaren inguruko jentearen eskutik. Argitalpen ugari, jaialdiak, irratsaioak eta abar hartu zituan Kili-Kilik. Mende erdia bete dala gogoratzeko, erakusketea egongo da Bilboko Euskal Museoan, martiaren 18tik bagilaren 26ra.
Irakurketa errazeko beste liburu bi argitaratu ditu Gaumin argitaletxeak
2016-03-14 12:32 KultureaOraintsu hasitako proiektuagaz aurrera segiduten dau Gaumin argitaletxeak, Bilboko Azkuna Zentroaren laguntzinoagaz. Irakurketa errazeko liburuak argitaratuta, persona guzti-guztiei literaturaz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie. Onintze Goitiz Auriaren Amaia udalekuetan eta Laida Martinez Navarroren Erdi Aroko egunak liburuak plazaratu ditue oraingoan.
'La Galerna y la Mar' liburuak 1912ko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu
2016-03-14 11:27 KultureaLa Galerna y la Mar liburua aurkeztu barri dau Desclée De Brouwer argitaletxeak, Isabel Letek idatzitako lehenengo eleberria. Alegiaz moldatutako eleberri historikoa da hau eta bertan egileak 1912. urteko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu.
Euskal zirku garaikideko 'Lurrak' lana produkzinoaren azken fasean sartuko da
2016-03-11 14:17 KultureaDatorren aste osoan, martiaren 14tik 20ra, Bilboko eta Gasteizko Udalek, Kaldearte eta Bilboko Kalealdia kaleko antzerki jaialdien bitartez produziduten daben Lurrak zirku garaikide ikuskizunaren produkzinorako hirugarren arte egoitza –entseguak– egingo ditue Bilbon, Bilboko Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroan.
Sarako Idazleen Biltzarrean Itxaro Borda eta Michel Iturria omenduko ditue
2016-03-11 09:33 KultureaUrtero, Pazko Astelehenez, egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, euskerazko eta euskal gaiei buruzko liburuak aurkeztu eta Lapurdin euskal kultureari arnasea emoteko. Martiaren 28an egingo dabe biltzarraren 33. edizinoa, ehun idazle, hamaika argitaletxe eta 22 alkarte bertan dirala. Gazteak erakarteko ahalegina egingo dabela dinoe antolatzaileek.
Euskal Eskola Publikoaren 25. Jaia lehenengoz Iparraldean, Hendaian
2016-03-10 17:05 KultureaEmazu eskua lemapean, Hendaian ospatuko dau EHIGEk Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016ko bagilaren 5ean. Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen alkartearen 30. urteurrenagaz bat dator aurtengo hitzordua.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalekuen programan 4.519 neska-mutilek parte hartuko dabe
2016-03-10 17:04 KultureaAurtengo edizinoa garagarrilaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean izango da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek azaldu dabenez. Edadearen eta hizkuntzearen arabera, zazpi edo hamar eguneko egonaldiak izango dira txanda bakotxean. Bizkaian, martiaren 11tik 22ra emon ahal izango da izena.
Badator Bilboko IX. Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia
2016-03-10 13:35 KultureaAzkuna Zentroak IX. Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Krimena eta delitua literaturan gaia ardatz hartuta, idazleek euren narrazinoetan gai hori zelan aztertzen daben azaltzeko aukerea izango dabe.
Zapalduaren Antzerkiaren ganeko bigarren topaketea Gernika-Lumon
2016-03-10 12:02 KultureaZapalduaren Antzerkia Augusto Boalek sortutako metodo eta mobimentua da, ikuslea bere errealidadearen eraldakuntzearen aktore bilakatzea helburu dauena. Saio horreetan Israel eta Palestinatik datozen Combatants for Peace taldeko (bakearen aldeko burrukalariak) zenbait kide egongo dira.
Gipuzkoako Arteen eta Kulturearen Kontseilua sortu dau Foru Aldundiak
2016-03-09 14:39 KultureaGipuzkoako Aldundiko gobernu kontseiluak, Kultura sailaren proposamenari jaramon eginez, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua sortu dau. Autortutako prestigioa daben profesionalak aukeratu doguz gure asmoa dalako Arteen eta Kulturearen Kontseilua plataforma bat izatea kulturako sorkuntzearen, zabalkundearen zein konsumoaren erronkei aurre egiteko.
Bermeoko Liburu eta Disko Azokea, martiaren 11tik 20ra
2016-03-09 11:55 KultureaEuskerazko eta gaztelaniazko nobedade literarioakaz batera, diskoak be erosi ahal izango dira Bermeoko Lameran, martiaren 11tik 20ra, urteroko Liburu Azokan. Idazleak bertara hurreratuko dira liburuak sinatzera eta Bertso papelak erakusketea be ikusi ahal izango da.
Konserbazino Bereziko Eremu izentau dabe Gorbeia ingurua
2016-03-08 17:12 KultureaEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak holan erabagita, Gorbeiako naturgunea Konserbazino Bereziko Eremu izango da aurrerantzean, Natura 2000 sarearen barruan. Naturea eta biodibersidadea babesteko neurria da. Izan be, Jaurlaritzearen arabera, ekosistema aberatseko gunea da Gorbeialdea eta mehatxatutako bizidun espezie batzuen bizileku da.
Eneritz Artetxe gernikarra izentau dabe EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen alkarteko buru
2016-03-08 13:19 KultureaEneritz Artetxeren esanetan, mekanismo batzuk aldatu behar dira, ze azken urteotan, urtekerarik bako kalezulo batean ibili da EHAZE; uste dot konponbideak topetako ahalegina behar dala. Gauza asko lortu dira, gauza asko sortu dira ezerezetik, baina, aurrera egiteko, zeozer apurtu behar zan, dinamika bat apurtu, eta jente barria sartu. Bestela, ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua egon da.
Mikel Martinez izango da Eskena alkarteko zuzendari barria
2016-03-08 09:42 KultureaEuskadiko Produktore Eszenikoen Alkartea da Eskena. Gogoeta sakon baten barruan, erronka barriei aurre egiteko asmoz izentau dabe Mikel Martinez zuzendari. Pilar Lopez, Gorka Minguez, Ana Pimienta eta Ane Aiestaran be zuzendaritza talde barrian sartu dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...