Bilboko Injinerutza Eskoleak bokazino teknologikoen harrobia sustatuko dau

Bizkaie! 2016-02-24 12:03   Kulturea

Urtean behin, Bilboko Injinerutza Eskoleak etorkizuneko ikasleei begiratzen deutse, unibersidaderako pausua emoteko prest dagozan gazteei, eta Injinerutzearen Aurkezpen Jardunaldiak antolatzen ditu. Zezeilaren 24an eta 25ean izango dira, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara, eta aurreikuspenen arabera, bi jardunaldietan batxilergoko 600 ikasle baino gehiago hurreratuko dira.

Nazinoarteko Arpilleren Foruma izango da Donostian, Gernikan eta Bilbon zezeilaren 25etik 28ra

Bizkaie! 2016-02-23 17:42   Kulturea

Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketea, Balmasedan egon zana, gaur egun Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoana eta apiriletik aurrera Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egongo dana, zezeilaren 25etik 28ra egingo dan nazinoarteko forumaren ardat izango da. Hiru izango dira foruma hartuko daben lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.

Maitasuna eta emakume presoen gorabeherak jorratu ditu Estíbaliz de Miguel Calvok

Bizkaie! 2016-02-23 10:28   Kulturea

Relaciones amorosas de las mujeres encarceladas liburua gizartearen eta kulturearen, ikasketa akademikoen eta eztabaida feministen bazterretan bizi diran emakumeen bizipenei buruzko lan aitzindaria da. Estíbaliz de Miguel Calvok, liburuaren egileak eta UPV/EHUko Soziologiako doktoreak, ikusgai egin ditu emakume presoak, bikoteko maitasuna aztertu dau, eta kartzelako maitasun amatiarren garrantzia deskubridu dau.

Hamar euskal diseinatzaileren lana ikusgai, 'Oihal artean' erakusketan

Dabi Piedra 2016-02-22 14:33   Kulturea

Bizkaiko Foru Liburutegian urteko lehenengo erakusketea zabaldu dabe, Oihal artean. Hamar euskal diseinatzaile gazteren jantziei ataratako argazkiek eta antxinako euskal janzkeren inguruko dokumentazinoak osotuten dabe erakusketea. Marta Perez Elosua arduratu da argazkiak egiteaz, diseinatzaile bakotxaren jaioterrian irudi ikusgarriak atarata.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Umorezko monologoak zientziaren aldeko bokazinoak sustatzeko

Bizkaie! 2016-02-22 14:22   Kulturea

Aurten, LocosXCiencia Euskadira helduko da lehenengo aldiz, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik. Umorearen bidez zientziaren aldeko bokazinoak sustatzea, hori da LocosXCiencia ekimenaren helburua.

Eguraldi oneko tarte bat aprobetxauta, Nanga Parbateko tontorrerako bidea hartu dau Alex Txikonek

Bizkaie! 2016-02-22 10:46   Kulturea

Ia-ia ezustean, horrenbeste itxarondako eguraldi egonkorreko tartea heldu da Nanga Parbat ingurura. Hortaz, astirik galdu barik, tontorrera bidean jarri dira Alex Txikon eta bere hiru taldekideak, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro. Atzo goizaldean abiatu ziran (Pakistanen 5:30ak zirala) eta Bigarren Kanpalekura heldu (hango 16:30ean) gaua pasetako, ondoren tontorrera igoteko ahalegina egiteko.

Nerea Arrien lekeitiarrak irabazi dau XXXIV. Lizardi Saria

Bizkaie! 2016-02-19 09:40   Kulturea

Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) irabazi dau aurten Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Saria. Hamalau lan aurkeztu dira aurten, eta Nerearena nabarmendu dau Yolanda Arrietak, Alexander Gurrutxagak eta Miren Agur Meabek osotutako epaimahaiak. Bigarren urtez jarraian, beraz, bizkaitar batek eskuratu dau Lizardi Saria: igaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi eban Hau ez da zoo bat! lanagaz.

Azkuna Zentroak IX. Gutun Zuria-Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra

Bizkaie! 2016-02-18 14:42   Kulturea

Azkuna Zentroak Gutun Zuria-Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Jaialdi hau hitzordu garrantzitsua da literatura zaleentzat gaur egungo literaturako idazle ezagunenak hurretik ezagutzeko aukerea emoten deutselako.

Donostia 2016k eta UPV/EHUk 'Tirabirak / Tiras que aflojan' erakusketea aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2016-02-18 13:59   Kulturea

Gaur Bilboko Bizkaia Aretoan Tirabirak / Tiras que aflojan egitasmoa aurkeztu dabe, gure iragan gatazkatsua jorratu daben bineten ganeko erakusketea. Martiaren 8ra arte Bilbon egon ondoren, Donostia, Baiona, Iruñea eta Gasteizko hainbat tokitan egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fran Lasuen, Francisco de Borja eta Gorakada zein Markeliñe antzerki taldeak, XIX. Max Sarien hautagaien artean

Bizkaie! 2016-02-18 11:23   Kulturea

Arte Eszenikoen XIX. Max Sarien Antolakuntza Batzordeak aditzera emon dau lehian diran 22 kategoriei eutsiko deutseen hautagaien zerrendea. Helburua, emonaldi guztietan lez, antzerki zein jantzearen munduko profesionalen doe eta birtuteak sustatzea eta saritzea da, eta, bide batez, denporaldiko ikuskizunei be bultzada bat emotea.

'Kevin McClouden Grand Tour' dokumental-berbaldi zikloa Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2016-02-18 10:06   Kulturea

Dokumentalaren lau atal aurkeztuko dira. Lehenengoa, Frantzia eta Italiako iparraldea gaur bertan, hilak 18, ikusi ahal izango da, 18:00retatik aurrera. McCloudek bere heroietako baten pausuei jarraituko deutse: Iñigo Jones arkitektoaren pausuei. Martiaren 17an, Florentzia eta Erroma izango da atala. Apirilaren 14an, Erroma, Napoli eta Ponpeia izango dira protagonista eta maiatzaren 12an, barriz, Greziaren txandea izango da.

Ahozko adierazpen artistikoak Bilboko 2. barrutian, 'Istorio Biziak' programearen eskutik

Bizkaie! 2016-02-18 09:47   Kulturea

Bilboko Udalaren Kultura Sailak antolatuta, ahozko kontaketan oinarritutako adierazpide ugari entzun ahal izango ditue Bilboko 2. barrutiko auzotarrek eta hara hurreratzen diranek. Zezeilaren 22tik martiaren 6ra bitartean, egitarau bete-betea dakar Istorio Biziak programeak: Ipuin-kontalariak, antzerkia, bertsoak, hip-hopa, ikus-entzunezko saioak eta abar. Umeek zein helduek disfrutetako moduko egitaraua atondu dabe.

Lauro ikastoleak 50 urte beteko ditu aurten

Bizkaie! 2016-02-17 17:30   Kulturea

Aurten beteko da Lauro ikastolea legeztatu zaneko 50. urteurrena. Orduan Resurreccion Maria Azkue eban izena eta bi hizkuntzatan, euskeraz eta gaztelaniaz, eskolak emoteko legeztatutako lehenengo ikastolea izan zan. Euskaltzaindiaren babesagaz lortu eban.

Sexu askatasunaren alde Afrikan egiten dan lana, Bilboko kaleetan ikusgai

Dabi Piedra 2016-02-17 13:36   Kulturea

Bilboko Zazpi Kaleetako, San Frantziskoko eta inguruetako 27 denda eta tabernatan argazkiak ipini ditue, Afrikan homofobiaren aurkako burrukearen nondik norakoak erakusteko. Zinegoak jaialdiaren kontura antolatutako erakusketea da, Amnesty International erakundeagaz alkarlanean eta auzoetako alkarteen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bilboko Udalak XVII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen deialdia egin dau

Bizkaie! 2016-02-16 14:23   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau. Lehiaketea urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan (gaztelaniaz eta euskeraz).

Adolfo Guiard bilbotarraren (1860-1916) 'Bakioko baserritarra' lana Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2016-02-15 17:30   Kulturea

Banco Santander Fundazinoak babesten dauen Obra Gonbidatua programearen 52. deialdiak Adolfo Guiard (1860-1916) artista bilbotarraren margolan bitxi bat dakar Bilbora, Bakioko baserritarra (1888), hain zuzen be. Lau hau maiatzaren 30era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan Ikusgai.

Europako hizkuntzak aztertuko ditue zezeilaren 22an Bilbon, Nazinoarteko Ama Hizkuntzearen Eguna dala eta

Bizkaie! 2016-02-15 16:49   Kulturea

Azkue Fundazinoak eta EHUren Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedreak antolatuta egingo dabe jardunaldi berezi hori astelehenean. Izan be, bezperan, zezeilak 21, Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna izango da. Batez be, Europako hizkuntza aniztasuna eukiko dabe gogoan eta kontinenteko hizkuntzen mapa barria aurkeztuko dabe.

Talentu lehiaketea eta tailerrak, Bilboko Udalaren eta Topagunearen Harrapazank zirkuituan

Dabi Piedra 2016-02-15 13:32   Kulturea

Urtero legez, aurten be, Bilboko gazteen artean sormena eta euskerearen erabilerea bultzatzeko jarduera ugari dakarz Harrapazank programeak. Bilboko Udalak eta Euskalzaleen Topaguneak antolatutako zirkuituan, tailer ugari eta talentu lehiaketea dagoz, 9 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Lehiaketan 260 gaztek emon dabe izena.

UEUk eskaintza zabala atondu dau udabarrirako

Bizkaie! 2016-02-15 11:24   Kulturea

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, on line eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Zezeila eta maiatza bitartean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteizen, Iruñean eta on line bidez. Azken ikasturteetan inoizko partaidetza handiena lortu dabe urtean zeharreko ikastaroek.

Raquel Asensi eta Alfonso Alvarezen erakusketea ipini dabe Batzar Nagusien aretoan

Bizkaie! 2016-02-12 14:11   Kulturea

Alfonso Alvarezen marrazki eta pinturek bat egin dabe Raquel Asensiren zeramikeagaz eta argazkiakaz, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon daukien egoitzako beheko solairuan. Nomada izenburuko erakusketea EHUren eta Batzar Nagusien arteko lankidetzeari esker antolatu da eta zezeilaren 26ra arte ikusi ahal izango da, doban.