'Emakumeak eszenan' programearen hamargarren edizinoa 'Las Lysistratas' obreagaz hasiko da
2016-01-29 11:22 KultureaAntzerkigintza amateurrean dabilzan emakumeen lana ezagutzera emoteko antolatzen dabe urtero Emakumeak eszenan zikloa eta aurten hamargarren edizinoa beteko dau. Lehenengo saioa domekan, urtarrilak 31, izango da, Bilboko Campos antzokian. Aristofanes greziarraren idazkietan oinarritutako Las Lysistratas antzezlana ikusi ahal izango da, Raul Cancelok zuzendua eta hamabi emakumek antzeztua.
XV. Dantza Plazetan programea zapatuan hasiko da
2016-01-29 09:56 KultureaBilboko Udalak Dantza Plazetan programearen hamabosgarren edizinoa abian jarri dau. Gure urian tradizinorik handiena daben kultur programetakoa da, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua dauena, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz.
Bilboko agenda kulturala aurkeztu dau Udalak
2016-01-28 17:27 KultureaKultureak edertu egiten zaitu lelopean, 2016an Bilbon egongo diran kultura arloko hitzorduen barri zehatza emoten dau gideak, bilbotarrek eta bisitariek eskaintzearen barri euki daien. Udalak dinoanez, askotariko proposamenak sartu ditue, bakotxak bere neurriko astialdiaz eta kulturaz disfrutau ahal izan daian.
Jesus Lizaso artista bizkaitarraren 27 eskultura ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan
2016-01-28 16:27 KultureaReflexion izeneko erakusketea maiatzaren 1era arte egongo da BizkaiKOA sarearen barruko Rekalde aretoan. Jesus Lizaso artista barakaldarraren 27 eskulturaren bidez, haren obreak euki dauen garapena ezagutu ahal izango da. Dana dala, artelanak ez dagoz ordena kronologikoan, Lizasok berak piezen artean ikusten dituan loturak dira ardatza.
'Joxemiel Bidador' pastorala beste hiru aldiz antzeztuko dabe martian eta apirilean
2016-01-28 10:48 Kulturea2015eko urrian Iruñean aurkeztu zan Joxemiel Bidador euskaltzale eta ikerlariaren inguruko pastorala eta, martian eta apirilean, beste hiru aldiz antzeztuko dabe. Barañainen, Gotainen eta Bilbon izango dira horreek hiru emonaldiak. Zuberoako pastoralen tradizinoan oinarrituta, Nafarroan sortutako lana da Joxemiel Bidador-Iruñeko euskaldunak eta arrakasta handiz estreinau zan.
Bilboko Pabilioi 6 Aretoko Gazte Konpainia sortu da, antzezle gazteentzako plataforma profesionala
2016-01-27 12:59 KultureaDatozen egunetan ikusiko dogu Gazte Konpainiaren lehenengo emoitzea: Ramon Bareak zuzendutako Romeo eta Julieta; bersino hau Shakespearen jatorrizko testutik gertu badago be, gaur eguneko edukiak ditu taularatzean, egungo ikusleek hurrago sentidu deien.
'Nanofikzinozko' komikien lehiaketea antolatu dabe, 12 eta 18 urte bitartekoentzat
2016-01-27 09:44 KultureaGazteak zientzia gaietara modu ludikoan erakarteko sortu dabe lehiaketea Donostiako CIC-Nanogunea eta DIPC zentroek. Nantoteknologiak eskaintzen dituan aukerak gizarteratzeko balio izango dau lehiaketeak. Nanopodereak dituan superheroi bat izango da komiketako protagonistea. Lanak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzi leitekez eta idearik originalena modu profesionalean berregingo dabe, gizartean zabaltzeko.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Elai-Alai taldeak musikea eta jantzak buztartuko ditue
2016-01-27 09:39 KultureaBilboko Udal Txistulari Bandea Euskalduna Jauregira itzuliko da gaur, hilak 27, eguaztena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta jantza taldeagaz batera ikuskizuna eskaintzeko. Emonaldia dobakoa da eta iluntzeko 20:00retan hasiko da A1 Aretoan.
Gaur taldearen erakusketea Bilboko Arte Ederretan, Donostia 2016gaz alkarlanean
2016-01-26 16:59 KultureaBilboko Arte Ederren Museoak bat egin dau Donostia 2016gaz eta erakusketea zabaldu dau uriburu kulturalaren egitarauaren barruan. Gaur taldeko zortzi kideren artelanak batu ditue, Donostiako San Telmo museoan dagoan 1966 Gaur Konstelazioak 2016 erakusketearen osogarri.
Egitarau bete-betea, Bilboko aratusteetan
2016-01-26 12:53 KultureaZezeilaren 4tik 9ra ospatuko dira aurten aratusteak Bizkaiko uriburuan. Aurreko urteetan legez, Bilboko Udalak eta Konparsek bat egin dabe egitarau zabala antolatzeko. Jai askotariko eta parte-hartzaileak nahi dituela adierazo dabe. Ekitaldi garrantzitsuenen artean dagoz mozorroen lehiaketea, Farolin eta Zaranbolasen epaiketea eta sardinea erretea.
Euskal idazleen agertoki bihurtuko da Ondarroako Orrigorri ekimen literarioa
2016-01-26 09:43 KultureaOndarroako Arrigorri ostatuak antolatuta, Orrigorri ekimen literarioa egingo da urtarrilaren 31tik bagilaren 5era bitartean. Egitasmo horren barruan, hainbat euskal idazlek aurkezpenak egingo ditue, barriketaldi formatuan.
Bilboko Zirkuituak hamaika konpainiaren lanak ekarriko ditu 15. ekitaldian
2016-01-25 17:02 KultureaBertoko jantza eta antzerki talde amateur zein erdi-profesionalen lana erakutsi eta bultzatzeko antolatzen dau Zirkuitua urtero Bilboko Udalak, baita arte eszenikoetako proposamenak uriko auzo guztietara eroateko be. Aurtengo ekitaldia, 15.a, eguenean, urtarrilak 28, hasiko da eta apirilaren 21era artekoa izango da lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Tarte horretan, 17 emonaldi egongo dira, hamaika konpainiaren eskutik.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago
2016-01-25 10:09 KultureaAurten be ehun gazte behar dira, 23 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriakazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.
EHUk eta Deustuko Unibersidadeak zapatuan hasiko ditue Unibersidade Orientazinorako Azokak
2016-01-22 10:10 KultureaDeustuko Unibersidadeak, urtarrilaren 23an, ateak zabalduko ditu 2016-2017 ikasturteko ikasketen eskaintzaren barri emoteko. Danetara, 36 gradu eta gradu bikotx egongo dira eta barrikuntza bat: Filosofia, Politika eta Ekonomia gradua, Bilboko campusean.
Hector Alterio aktore argentinarrak jasoko dau Ercilla Saria
2016-01-22 09:35 KultureaIbilbide oparoa egin dau Hector Alteriok (Buenos Aires, 1929), bai antzerkigintzan eta baita zineman be. Ibilbide luze hori gogoan hartuta, aurtengo Ercilla Saria emotea erabagi dau sariketako epaimahaiak. 1984tik urtero emoten ditue sariok, Bilboko Ercilla hotel-kateak antolatuta, antzerkigintzearen munduko aktoreei gorazarre egiteko.
Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko azterketa publikora zezeiletik aurrera apuntau ahal izango da
2016-01-21 14:07 KultureaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak azaldu dauenez, zezeilaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da Lan Eskaintza Publikorako deialdia eta orduan emon ahal izango da izena. 577 plaza dagoz jokoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko. Hautaketa-prozesuak berak, fase bi eukiko dituala aurreratu dau Jaurlaritzeak.
Bizkaiak sekula baino bisitari gehiago hartu zituan 2015ean
2016-01-21 11:06 KultureaEustat erakundeak emondako datuaren arabera, 1.290.000 bisitari etorri ziran Bizkaira igaz, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Sekula erregistrau dan daturik onena da herrialdeko turismoarentzat. Bisitarien zati esanguratsu bat Euskal Herritik datoz, baina urrunagotik heldutakoen kopuruak be nabarmen egin dau gora, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dauenez.
'Sardina in the box, txo!' izeneko kartelak iragarriko ditu Bilboko aratusteak
2016-01-20 14:32 KultureaKartel lehiaketea martxan ipini eben Bilboko Udalak eta Konparsek eta aurkeztutako 50 proposamenen artean, GurEra arkitektura estudioko hirukote batek egindakoa aukeratu dabe. Sardina in the box, txo!' izeneko kartela izango da, beraz, Bilboko aratusteetako irudia, zezeilaren 4tik 9ra.
Martxan dago 8. Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea
2016-01-20 10:35 KultureaElkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketeak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dau helburu. Horretarako hiru modalidade antolatu dira, ume eta gazteen edadearen arabera: Ipuina ilustratu; Ilustrazinoa ipuin bilakatu; eta Komikia edo binetea sortu.
Hego Uribeko beste bost udalerrik babestuko dabe Geuria aldizkaria
2016-01-20 10:13 KultureaHego Uribeko herrien barri emoteko sortutako Geuria komunikabideak lehenengo fasea bete dau. Aurrerantzean, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao eta Zaratamoko udalen laguntzinoa eukiko dau. Orain arte, Basaurikoak baino ez dau Geuria babesten izan. Herri bakotxeko informazino osotuagoa emon ahal izango dau aldizkariak. Papelean eta interneten argitaratzen da Geuria.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...