Artea erakusteko modu barriak, Guggenheimen eta Google-ren eskutik

Bizkaie! 2017-10-26 09:19   Kulturea

Lankidetza hitzarmena sinatu dabe, publiko gaztea gogoan.

Johann Tonoir, museoaren zirrikituak esploretan | Ikusi handiago | Argazki originala

Aspalditik dabiz alkarlanean Bilboko Guggenheim Museoa eta Google Arts & Culture (interneteko bilatzailearen adar kulturala), baina alkarregaz landutako guztiaren barri orain emon dabe, museoaren 20. urteurrenaren ospakizunakaz bat eginaz. Eraikina zein arte garaikidea bizi eta esperimentetako modu barriak eskaintzeko helburua dauka hitzarmenak, batez be publiko gaztea gogoan.

Guggenheimek herritarrakaz eta bisitariakaz dituan hartu-emonak berrasmau nahi izan ditue erakunde biek eta horretarako Google-ren teknologia erabili dabe. Hainbat ekimen dagoz martxan: film labur bat grabetea, esate baterako. Uri-esploratzaile bat eta free runner bat Guggenheimek txokorik ikusgarrienetatik ibili dira film labur hori egiteko, adibidez teilatuko edo hormetako forma okertuetan gora eta behera. Irudiak 360 gradukoak dira.

Guggenheim Bilbao Museoaren eraikuntza-pasarteak erakusketeak ikuspuntu poetikoa ardatz hartuta kontetan dau honen eraikuntzea, Aitor Ortizen argazki-aukeraketa baten bidez, eta ikuslea espazioen barruan ipintea dau helburu, argazkia fisikotasunetik esperimentau ahal izan daian.

Era berean, lehen aldiz gauzatu dira istorio interaktiboak edo painting tours diralakoak, hainbat artelanek gordeten dituen detaileak arakatzeko: James Rosenquist-en Flamenko kapsula; Baselitzen Lenin eta urretxindorra suitea osotzen daben mihiseetako bat; Anselm Kiefer-en Bi ibaien lurra; edo Sigmar Polke-ren Kathreiner, goizean, zakila tente.

Alkarlan honek museoaren ikuspegi original eta bizia eskainiko dauela adierazo dabe Guggenheimeko arduradunek. Pixkanaka, sortutako eduki guztiak webgune bakarrean sartzen dabiz (hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu