Euskerazko lehenengo 'Hamlet' Arriagan taularatuko dabe, zemendiaren 3an

Bizkaie! 2013-10-28 17:20   Kulturea

Artedramak, Le Petit Théâtre de Painek eta Dejabuk Shakespeareren Hamlet drama ezaguna aurkeztu dabe Arriagan. Luhuson egingo dabe lehenengo emonaldia, zemendiaren 1ean, eta hurrengo egunean, Azpeitian. Bilbora hilaren 3an ailegauko da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaitzerdi konpainiak 'Expediente 3. 1. 2.' eta 'Sombras' lanak dakarz BAD jaialdira

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-28 14:52   Kulturea

Gaitzerdi antzerki konpainia bilbotarrak beharrean dabil ospatzen 25. urteurrena. Proiektu bi aurkeztuko ditu egunotan BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdian, Expediente 3. 1. 2. eta Sombras. Festibalak aurtengo karteleko personaien bitartez omendu dau taldeagaz daukan urteotako hartu-emon estua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Literaturea familian' Reverte anaiekaz Bilbon

Bizkaie! 2013-10-28 14:44   Kulturea

Topaketeak, idazle biek literatureari eta kazetaritzeari buruz egindako diagnostikoa ezagutzeko aukerea emongo dau, egungo egoera politikoari buruz daben eretxia baztertu barik. Javierrek eta Jorgek, kazetari zan euren aitak (Jesús Martínez Tessier) eurengan izandako eraginari, historiak eta bidaiek eurengan sortzen daben pasinoari eta alkarregazko literatur eraginei buruz berba egingo dabe, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Arte Eder Museoan 'Sardinia deszifraezina. Grabatutako zeinua' erakusketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-10-24 17:42   Kulturea

Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, erakusketan, Sardinia ugarte italiarreko hamar artistaren lan grafikoen aukeraketa zabala jarriko da ikusgai. Danetara, 133 artelan eskainiko ditu; horreetatik 109 Sardiniako Grabadu Eskolako bost ordezkarirenak dira -eskola hori joan dan mendeko lehenengo erdian garatu zan-, eta ganerako 24ak beste horrenbeste artista sardiniar garaikidek egin ditue.

Liburu zaharren usainak hartuko dau Bilboko Arenala urriaren 25etik zemendiaren 10era

Dabi Piedra 2013-10-24 15:36   Kulturea

Dagoeneko Arenalean dagoz Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokako 37 salmenta-mahaiak, noz zabalduko zain. Gure helburu nagusia da, jentea liburuetara erakartea, irakurzaletasuna bultzatzea, aitatu dau Muniategik, nahi dogu irakurleak liburua usaindu, ikutu eta sentidutea, liburuaren magia horregaz kutsatutea.

Martxan da Bizkaidatz literatura sariketearen seigarren edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-24 15:17   Kulturea

Yurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo VI. Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntuak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe. Irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dabe.

Xaguxar bildumako lau liburu barri aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak

Dabi Piedra 2013-10-23 15:00   Kulturea

Umeentzako liburuak dira Leire Bilbao, Arrate Egaña, Karlos Linazasoro eta Irati Bediagak idatzitakoak. Gaztetxuen kezkak, ezinegonak eta konplexuak arakatu ditue Bilbao, Egaña eta Bediagak, 10 urtetik gorakoentzako lan banatan. Linazasorok, aldiz, umore absurdutik jo dau, 12 urtetik gorakoentzat egokia dan liburuagaz.

Consonni espazioak Bad jaialdiaren inaugurazinoa jasoko dau

Bizkaie! 2013-10-23 11:09   Kulturea

Gaur gaueko 21:00etan, Consonni espazioak (Mirasol Kondea, 13) BAD-en inaugurazino ekitaldia jasoko dau, Pablo Fidalgoren azken poema liburuaren Mis padres: Romeo y Julieta (Ed. Pre-textos) aurkezpenagaz. Aurkezpen ekitaldian Harkaitz Cano idazleak hartuko dau parte.

Jabier Kaltzakorta euskaltzainak euskal kantak berbagai izango ditu gaur Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan

Bizkaie! 2013-10-22 11:02   Kulturea

Euskal Herriko kantak izenburuko berbaldia emongo dau gaur, martitzena, Jabier Kaltzakorta euskaltzainak Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago jarduera hau. Berbaldia 12:00etan hasiko da, eta euskera hutsean izango da.

Tradizinoa eta abangoardia lotu ditu Amaia Iturbidek 'Kartografien eta mikrobio narratiboen artean' lanean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-17 15:35   Kulturea

Sei urtetan idatzitako narrazinoak batu ditu Amaia Iturbide idazle bilbotarrak Kartografien eta mikrobio narratiboen artean liburu barrian. 50 bat ipuin jaso ditu, hainbat gairen ganean, marjinalidadea, askatasun gogoa, zahartzaroa, manipulazinoa, mina eta porrota, besteak beste. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

Durangoko Azokeak ikasleentzako eguna izango dau aurten

Bizkaie! 2013-10-17 11:21   Kulturea

Aurtengo nobedadeetakoa izango da, Durangoko Azokeak Ikasleen Eguna izango dau aurten, 48. edizinoak. Azokako lehenengo egunean, abenduaren 5ean, izango dira protagonista ikasleak. Laneguna da, eta ikastetxeei azokara joateko konbitea luzatu deutsie antolatzaileek. Egitarau zabala atondu dabela aurreratu dabe, gune bakotxak eskaintza berezitua izango dau eta.

Aritz Mutiozabalek 'Gorren dantzalekua' bere lehenego olerki liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2013-10-16 13:10   Kulturea

Barrukoak hutsituz atondu dau Aritz Mutiozabalek bere lehenengo poesia liburua dan Gorren dantzalekua lana. Urte bi eta erdian idatzitako ehun bat poema batu ditu zarauztarrak liburuan. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

Bizkaiko bazterrak, Dora Salazar eta hamar emakume idazleren begietatik

Bizkaie! 2013-10-11 14:35   Kulturea

Bizkaia emakumeen begiradan erakusketea edegi barri dabe Bizkaiko Foru Liburutegiaren areto nagusian. Dora Salazarrek Bizkaiko hainbat leku pintau ditu, Gaztelugatxe, Elantxobe, Gernikako arbolea, Butroeko gaztelua, Guggenheim Museoa edo Bizkaiko Zubia, besteak beste. Hamar emakume idazleren gogoetek osotzen dabe erakusketea.

Getxoko XII. Komiki Azokeak Jan komikigilea eta Luis Gasca dibulgatzailea omenduko ditu

Bizkaie! 2013-10-11 12:23   Kulturea

Getxoko XII. Komiki Azokea zemendiaren 22tik 24ra bitartean ospatuko da, eta Juan López Fernández Jan komikigilea omenduko dau, Superlópez personaia ospetsuaren sortzailea. Eskarmentu handiko artista espainiarraz gan, Luis Gasca dibulgatzaile gipuzkoarrari be omenaldia egingo deutsie Getxon, bederatzigarren artearen inguruko hainbat entsegu idatzi eta komikiari loturiko ekimen asko bultzatu ditualako.

Miguel de Unamunoren 'Erbesteko Sonetoak' itzuli ditu Jean-Louis Davantek euskerara eta frantsesera

Bizkaie! 2013-10-10 18:15   Kulturea

Miguel de Unamunoren Sonetos de Exilio lana euskeraz eta frantsesez ere irakur daiteke daborduko, Jean-Louis Davantek egindako itzulpena argitaratu barri dau eta Maiatz alkarteak. Erbesteko Sonetoak / Sonnets de l'exil izenburuagaz kaleratu dabe. Danetara 103 soneto itzuli ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana prest 'IV. Txotxongiloak Igandero' ekimenari hasierea emoteko

Bizkaie! 2013-10-10 13:59   Kulturea

Aurten laugarrenez, Txotxongiloak Igandero zikloa hasteko gero eta gitxiago falta da. Arteria Bilboko Campos Antzokian izango dira ekitaldiak zemendiaren 3tik 2014ko martiaren 30era.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiek zortzi antzezlan eskainiko ditue urriaren 12tik 20ra bitartean

Bizkaie! 2013-10-10 11:29   Kulturea

Zapatuan, hilak 12, abiatuko dira Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiak. Aurten genero guztien eta publiko mueta guztientzako zortzi antzezlan eskainiko dituela aurreratu dabe antolatzaileek. Zortzi antzezlan taularatuko dira, urriaren 20a bitartean.

BAD antzerki eta jantza jaialdiak erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-09 15:48   Kulturea

Hamabi estreinaldi dakarz BAD Bilboko antzerki eta jantza garaikidearen jaialdiaren hamabosgarren edizinoak. Urriaren 23atik zemendiaren 3ra bitartean Bilboko antzoki, areto eta bestelako espazioek arte eszenikoen proposamen barritzaileenak batuko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Itziar Okariz donostiarrak egin dau 48. Durangoko Azokea iragarriko dauen kartela

Bizkaie! 2013-10-09 15:32   Kulturea

Virginia Woolf idazlearen Gela bat norberarena obran oinarritu da Itziar Okariz (1965, Donostia) performance barria osotzeko, eta kartelak ekintza artistiko horren gidoia irudikatzen dau. Zuriaren gainean berbak jantzan. Irudi horregaz osotu dau kartela Itziar Okariz artista donostiarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Poesia eta uria' lemapean dator urriaren 14tik 23ra egingo dan Bilbaopoesia literatur jaialdia

Bizkaie! 2013-10-08 15:48   Kulturea

Bilbaopoesia, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako literatur jaialdiak, hizkuntza forma eta estilo anitzetatik ikusita, poesia eta uria lotzen dituan egitaraua eskainiko dau aurten. Urriaren 14tik 23ra, hainbat egilek euren ikuspuntua aurkeztuko dabe, eta gai horretara hurreratuko dira sorkuntzearen zenbait alorretatik, poesiatik, musikatik edo antzezpenetik.