Umorera jo dau Joxean Agirrek bere bederatzigarren nobelan
2016-04-14 15:21 KultureaGizajoen katalogoa liburuan (Elkar) autofikzinoa, mundu literarioaren parodia eta umorea nahastau ditu Joxean Agirre azpeitiarrak. Idazten hasi barri dan liburu-saltzaile erretiratu bat da protagonistea. Benetako personaiak sartu ditu Agirrek kontakizunean, tartean autorearen izena daroana. Literatureagaz lotutako pasadizoen bildumatxu bat be badago liburuan.
Bilboko Udaltegiek 5 argazki eta pintura erakusketa jasoko ditue 'Expodistrito' ekimenaren barruan
2016-04-14 15:16 KultureaExpodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren seihilekorako egitaraua inaugurauko dau datorren astelehenean, apirilaren 18an. Udaltegietara hurreratzen diranek, hainbat pintura teknika erabiliz egindako lau pintura erakusketa ibiltariz eta argazki erakusketa batez gozau ahal izango dabe.
Bilboko Udalaren Ideak Martxan Lehiaketeak gazteek bultzatutako 8 ekimen saritu ditu
2016-04-13 15:41 KultureaDanetara, 28 ekimen aurkeztu dira lehiaketara eta sarituak aukeratzeko zenbait alderdi balorau dira: bideragarritasuna, kalidadea, barritzailea izatea edo ekimenaren eragina. Edizino honetan, Bilboko Udalak sartitutako ekimenak hainbat arlotakoak dira: poesia, musikea, ondare arkitektonikoaren zabalkuntzea, gizarte-gaien inguruko sensibilizazinoa edo jasankortasuna.
Bilboko Udalak 2016ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela hautatzeko lehiaketea deitu dau
2016-04-13 13:35 KultureaBilboko Udalak, apirilaren 29ko eguerdiko 13:30ak bitartean zabalik izango dau 2016ko Aste Nagusia iragarteko kartela hautatzeko lehiaketan lanak aurkezteko epea. Aurten, Jai Batzordeak, kartela hautatzeko deialdia hilebete aurreratu dau aurreko edizinoakaz konparauta eta arrazoia da irudia denpora tarte luzeagoan erabili ahal izatea.
Asier Serrano eibartarrak irabazi dau Xabier Lete Poesia Saria
2016-04-13 11:45 KultureaAsier Serranok (Eibar, 1975) oraintsu Irun Hiria poesia lehiaketea irabazi eban Ate osteko itzalak lanagaz eta orain, barriz, Xabier Lete III. poesia saria Linbotarrak lanagaitik.
Zidarrezko Euskadi Saria emongo deutsie Gipuzkoako liburu-dendek Alaine Agirreri
2016-04-13 10:38 KultureaMaiatzaren hasikeran egingo dan Literaktum jaialdiaren harira, 2015eko liburu aitagarrienak aukeratu ditue Gipuzkoako liburu-saltzaileek. Euskerazko atalean, Alaine Agirreren X hil da nobelea aukeratu dabe eta, hortaz, idazle bermeotarrari Zidarrezko Euskadi saria emongo deutsie. Gaztelaniazko atalean, James Rhodes-en Instrumental saritu dabe.
Nazinoarteko 406 ikertzaile gazte aurkeztu dira Ikerbasquek EAEn lan egiteko egin dauen deialdira
2016-04-12 11:00 KultureaIkerbasque Zientziaren Euskal Fundazinoak gazte talentuei zuzendutako Research Fellow programearen bosgarren deialdia zarratu barri dau, eta harrerea upealakoa izan da nazinoarteko komunidade zientifikoan, 406 ikertzaile aurkeztu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikerketa zentro eta unibersidadeetan lan egiteko eskaintzen diran 15 lanpostuetarako
Expoesia, poesia esperimentalaren biurtekoa, egingo dabe Bizkaiko sei udalerritan
2016-04-11 15:19 KultureaEuskadiko olerkigintza espermentalari lekua egiteko asmoz antolatu dabe Expoesiaren bosgarren ekitaldia. Arte-erakusketak, eztabaidarako mahaiak, bideo-proiekzinoak, errezitalak, liburuen aurkezpenak eta abar egongo dira. Aurtengo edizinoa dozena bat lekutara helduko da, tartean Bizkaiko sei udalerritara: Basauri, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Gernika-Lumo eta Bilbo.
Leioako Umore Azokan izena emoteko epea zabalik dabe profesionalek
2016-04-11 11:32 KultureaMaiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioako Umore Azokea, kaleko artisten topalekua. Bertan parte hartu nahi daben profesionalek izena emoteko aukerea daukie, apirilaren 29ra arte. Igaz, ehun profesional, banatzaile eta programatzaile inguru egon ziran Leioan eta, arrakasta horretatik tiraka, topaketearen alderdi komertziala sendotu nahi dabe antolatzaileek.
Liburu Enkartauaren I. Azokea Sopuertan
2016-04-08 15:32 KultureaLemuria alkartearen ekimenez, Enkarterriko erdigunean dan Sopuertako Mercadillo auzoko frontoi estalian egingo da Liburu Enkartauaren I. Azokea, apirilaren 15etik 17ra bitartean. Bertan, 14 argitaletxe, idazle, ikerlari, talde eta alkarteren liburu, idazki eta aldizkarigaz batera, 13 libururen aurkezpenak egongo dira, baita 9 berbaldi, trikitixa, txalaparta, antzerki obra oso bat, eta ume zein gaztetxuentzako ekimenak.
50 urte baino gitxiagoko 150 unibersidade onenen artean dago EHU
2016-04-07 17:50 KultureaEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 50 urtetik behera dituen 150 unibersidade onenen artean dago, Times Higher Education 150 Under 50 2016 izeneko sailkapenaren arabera. Estaduko beste 9 unibersidade baino ez dagoz 150 Under 50 2016 dalakoan, eta EHU, 1980. urtean sortutakoa, lehenengo aldiz sartu da sailkapen horretan, 101-150 bitarteko postuen artean.
Umeentzako lau liburu barri argitaratu ditu Elkarrek
2016-04-07 17:21 KultureaPello Añorgak, Castillo Suarezek, Paddy Rekaldek eta Ana Jakak idatzitako lau liburu plazaratu ditu Elkar argitaletxeak. Umeen literaturako aleak dira laurak eta honeek izan dira ilustratzaileak: Mikel Valverde, Eider Eibar, Belatz eta Patxi Gallego.
'Hurbildu zaitez Punta Begoñara' erakusketeak galerien bilakaera historikoa nabarmenduko dau
2016-04-07 12:54 KultureaRicardo Bastida y Bilbao arkitektoak diseinau eban eraikuntzea, Horacio Echevarrieta industria-gizonaren enkarguz eta erakusketeak monumentuaren historia azalduko dau 1918. urtean hasita egun arte. Labarra eusteko horma lez sortu eben baina ondoren beste erabilera batzuk izan zituan eraikinak; berbarako, Gerra Zibilean Errepublikako ospitalea izan zan, baita aginte-italiarraren kuartel nagusia be.
Elkar fundazinoak Ibilbidea saria emongo deutso Gerediaga alkarteari
2016-04-06 18:00 KultureaLehenengo aldiz emongo dau aurten Elkar fundazinoak Ibilbidea saria eta Gerediaga alkartea aukeratu dau aurreneko ekitaldi honetarako. Durangoko Azokea antolatzen 50 urtez egin dauen lanagaitik gorazarre egingo deutsie Durangaldeko alkarteari. Apirilaren 21ean izango da sari-emote ekitaldia, Andoainen.
2016ko 'Auzolandegiak' programan izena emoteko epea zabalik dagoeneko
2016-04-06 12:34 KultureaEusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzeak Auzolandegiak programan izena emoteko epea zabaldu dau gaur, apirilak 6, eta holan egongo da apirilaren 12ra arte. Aurten 602 plaza eskaintzen ditu Euskadik (igaz baino 125 plaza gehiago): horreetatik 360 Euskadiko auzolandegietan izango dira; 150 Estaduko ganerako Autonomia Erkidegoetan, eta 92 atzerrian, Europa, Afrika, Asia eta Amerikako herrialdeetan.
Munduko Kontu Kontalariak gurean
2016-04-06 11:02 KultureaApirilean, mundu osoko narratzaileak hurreratzen dira gurera Munduko Kontu Kontalarien Jaialdira. Gaur, apirilaren 6an hasi eta 9ra bitartean, Kamel Zouaoui (Frantzia/Aljeria), Sandra Rossi (Argentina), Nicolás Lubo (Kolombia), Bonaí Capote (Ekuatore Ginea) eta May Gorostiaga (Euskadi) izango dira gure artean, Arrasate, Berriz, Durango, Elorrio eta Oñatin egingo diran ekitaldietan.
Bidaiarien Txokoa, apirilaren 11tik 29ra Santutxun eta Txurdinagan
2016-04-06 10:34 KultureaUrruneko parajeetan bizi izandako abenturei, bidaia ikusgarriei eta mendiari eskainitako zikloak 13. edizinoa beteko dau aurten. Bilboko Udalak aurreratu dauenez, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak egongo dira. Ohiko legez, Begoñako udaltegian (Txurdinaga auzoan) izango dira ekitaldiak eta, lehenengo aldiz, baita Santutxukoan be.
Bilboko Arte Eder Museoan lan egiteko beken deialdia zabalduko dabe
2016-04-05 11:33 KultureaZazpi prestakuntza beka lortzeko deialdiari esker, gazteei museoen testuinguru profesionalera hurreratzen lagundu nahi deutsie. Apirilaren 11tik 30era bitartean emon ahal izango da izena 2016-17 ikasturteko programan parte hartzeko. Bilboko Arte Eder Museoaren bekak Gondra Barandiaran fundazinoak babesten ditu.
Lau ikuskizun eta film laburrak Bilboko Errekaldeko Umorezko IV. Antzerki Erakustaldian
2016-04-04 15:20 KultureaBilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inaugurauko dau datorren barikuan; erakustaldia apirileko lau barikuetan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.
Ume eta gazte literaturan balore ez-sexistak bultzatuko ditue 'Irakurleak eraikitzen' jardunaldian
2016-04-04 11:34 KultureaApirilaren 5ean eta 6an, berbaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Irakurleak eraikitzen izenburupean. Hirugarrenez egingo dabe jardunaldia eta, aurten, ume eta gazte literaturan sexismoaren aurkako baloreak bultzatzera bideratuko dabe egitaraua. Bilbon, Foru Liburutegian izango dira saioak, doban.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...