Durangoko Azokeak iragarkia atera dau

Bizkaie! 2017-11-10 09:57   Kulturea

Bidaiatu sormenaren lurraldera! lelopean plazaratu dabe bideo laburra.

Durangoko Azokearen 52. edizinoari ekiteko aste gitxi falta dira, abenduaren 6an zabalduko ditue Landako Guneko ateak. Aurtengo edizinoaren barri emoteko, spot edo iragarkia plazaratu dabe antolatzaileek, Bidaiatu sormenaren lurraldera! izenburupean.

Sormenaren lurraldea ez da ohiko lurralde bat. Ez dauka mugarik, sormena heltzen dan lekuraino zabaltzen da, azaldu dabe Durangoko Azokako arduradunek. Horregaitik, spot-a sormenaren lurralde horretara bidaiatzeko gonbidapena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu