Euskal Herriko azken 80 urteotako gertaerak dakarz Julen Kaltzadak
2017-11-09 12:26 KultureaIdazleari Umezurtzen aberria liburua argitaratu deutso Txalaparta argitaletxeak.
Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra sasoian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez eben euren aita edo ama ezagutu. Hori gertatu jakon Julen Kaltzadari be, Gernikako bonbardaketan atxilotu eben bere aita eta urte bereko abuztuan fusilau, Derion.
Idazleak urte bi baino ez zituan aita hil ebenean eta, beraz, ia ez eban ezagutu. Francoren aldekoek herriko kanposantuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituen. Askok denporeak aurrera egin ahala deskubridu eben zergaitik falta ziran euren senideak.
Autobiografia da Kaltzadak Umezurtzen aberria liburuan jaso dauena, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisajeez berba egiten dau. Bere kontzientzia izartuteko balio izan deutso eta kolektibo baten kronika bizia egiteko: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; abade-taldearen burrukak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxierea…
Kontuak kontu, Edorta Jimenez idazleak editore lanak egin ditu liburu honetan. Xabier Amurizak eta Martin Orbek idatzi dabe berbaurrea eta Edorta Jimenezek, barriz, hitzostea; Servini epaile argentinarraren aurrean Julen Kaltzadak eta bere senideek egindako deklarazinoaren osteko gogoetak egiten ditu bertan Mundakako idazleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!