40 jarduera baino gehiago diseinua eta sormena sustatzeko

Bizkaie! 2017-11-10 10:18   Kulturea

Dweek 2017 programea zemendiaren 16tik 23ra izango da Bilbon.

Xabier Ochandiano (Bilboko Udala) eta Asier Alea (Bizkaiko Foru Aldundia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ekimenak diseinuaren eta sormenezko industriaren barritasun nagusiak batuko ditu, Bilbon zein Bizkaia osoan dagozan sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Programearen hasiereagaz batera, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sektore honen goraldia nabarmendu nahi dabe zemendiaren 16tik 23ra.

Dweek programan sektoreko milaka profesionalek parte hartuko dabe okasinorako atondutako 42 jardueretan. Azkuna zentroak batuko ditu ekimen gehienak; bertan, berbaldiak, workshop-ak, erakusketak, familientzako tailerrak eta masterclassak egingo dira, besteak beste.

Horrezaz gan, diseinuaren aste honetan hainbat ekintza egingo ditue kalean be, herritarrek Dweek ekimenaren barruan atontzen diran jarduera desbardinen barri izateko, eta nahi izan ezkero, bertan parte hartzeko; esangura horretan, ekitaldian ahalik eta jente gehien inpliketea lortu nahi da, sormenezko industrien sektorearen balioa azpimarratzeko eta Bilbo UNESCOren diseinuaren uri moduan ikusarazoteko.

Kaleko jarduerak diseinuaren astearen aurreko egunetan eta ekimenean bertan egingo ditue.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiaki helburu nagusi bi beteteko antolatu dabe ekimena: alde batetik, diseinua ekonomia-jarduerea nahiz enplegu kualifikadua sortzeko gaitasuna dauen sektore moduan sustatzea; eta bestetik, lurraldeko sormen-industrien balioa agerrarazotea.

Danetara, 5.700 enpresa inguru dira eta 19.000 profesional baino gehiagori emoten deutsien lana Bilbon eta Bizkaian osoan. EAEn, barriz, 35.600 persona ibilten dira sektore horretan.

Programazino osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu