Literaturearen jokera barriak Bilbon

Bizkaie! 2017-11-14 10:37   Kulturea

Yolanda Arrieta, Adur Larrea, Rakel Rodriguez eta abar, gaur eta bihar, Liburutekian.

Zentzumenetarako irakurketea izenburupean datoz aurten Bizkaiko Foru Liburutegiaren Liburutekia jardunaldiak, izan be, literaturaz eta irakurketaz ikuspegi barri batetik disfrutau nahi daben persona guztientzako aproposak izango dirala dinoe antolatzaileek. Fusinoaren eta jokera barrien bila, testu idatziagaz batera beste adierazpide asko batuko dira: Jantzea, ahotsa eta ilustrazinoa.

Yolanda Arrieta idazleak aurkeztuko dau jardunaldiotako lehenengo eguna, gaur, hilak 14. Momentu bakotxa bere izaritik guztietatik bizi izatea, ondoren irakurketaz ikuspegi desbardin batetik disfrutau ahal izateko, horixe jorratuko dauen gaiaren mamina. Bestetik, Jon Gomez Garaik eta Adur Larreak, ostera, testua eta marrazkia buztartuko ditue. Gomez Garaik autore ezagunen (Bernardo Atxaga, Pako Aristi, Monterroso, Cortazar...) testuak irakurten dituan bitartean, Larreak momentuan bertan egingo ditu ilustrazinoak.

Bigarren egunean, eguaztenean, Yannick Vergara aktorearen ahotsari lagunduko deutso Rakel Rodriguezen (Arymux) zeinu jantzeak. Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Karmele Jaio eta beste hainbaten testuak izango ditue oinarrian.

Liburutekia jardunaldiak elebidunak dira, euskeraz eta gaztelaniaz, berehalako itzulpen eta guzti. Bilbon, Foru Liburutegian bertan egingo ditue egun bietako jarduerak, 19:00etan, eta publikoa doban sartu ahal izango da, NANa, pasaportea edo liburutegiko txartela erakutsita.

Egitaraua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu