'Getxo Sasoi Sasoian' Kirolaren X. Galea urtarrilaren 11n egingo da Faduran

Bizkaie! 2017-01-09 10:16   Kulturea

Irati Urbaneja, Mercedes Aristegui, Bárbara Pla, Xabier Pereda, Ekaitz Pinedo eta Jonathan Castroviejo dira Getxoko 2016ko kirolari onenerako hautagaiak.

Azken eguna gaur Bilbon, hilak 9, '1937 Gernikari buruz. Gerra eta Civitasa' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2017-01-09 10:07   Kulturea

Picassoren Guernica lanari buruzko erakusketa hau nabarmentzen da, eta, aurtengo urtarrilaren 9ra arte, Bilboko Arte Eder Museoan egongo da ikusgai. Mueta askotako berrogeita sei pieza dagoz bertan.

Urdaibai Bird Centerrek sekula baino bisitari gehiago izan ditu 2016an

Bizkaie! 2017-01-09 09:06   Kulturea

Hegaztien inguruko zentroko arduradunek azaldu dabenez, 34.280 bisitari izan ditue amaitu barri dan urtean.

Luis Ortiz Alfauren biografia plazaratu dau Gogora institutuak

Bizkaie! 2017-01-05 08:31   Kulturea

Ander Izagirrek idatzi dau El siglo de Luis Ortiz Alfau. Memoria historikoa berreskuratzeko bildumearen lehenengo alea da.

Euskal literatura baltza aztertuko dabe Baztanen, hilaren 16tik 22ra

Bizkaie! 2017-01-04 12:47   Kulturea

Ilbeltza topaketearen hirugarren edizino honetan, genero hori landu daben hainbat idazlek parte hartuko dabe.

Pantzart antzerki taldeak 'Plisti-plasta' umeentzako ikuskizuna estreinauko dau gaur Bilbon

Bizkaie! 2017-01-04 10:54   Kulturea

Juan Kruz Igerabideren testuan oinarrituta dago 0 eta 3 urte bitarteko neska-mutilentzako obra hau. Azkuna Zentroan izango dira emonaldiak, eguerdian eta arratsaldean.

1936an hildako autoreen idazlanak jaubetza publikokoak izatera pasau dira

Bizkaie! 2017-01-04 09:45   Kulturea

Espainiako legeek idazlea hil eta beste 80 urtez babesten ditue egile eskubideak. Hortaz, jaubetza publikora pasau dira, besteak beste, Aitzol, Unamuno eta Txirritaren obrak.

Bilboko Errege Magoen kabalgateak hamar karroza izango ditu

Bizkaie! 2017-01-03 09:40   Kulturea

Bilboko Udalak azaldu dauenez, aurtengoa kabalgatarik parte-hartzaileena izango da. Ohiko moduan, urtarrilaren 5ean, arratsaldez, ibiliko dira Hiru Errege Magoak uriko kaleetatik.

Gero eta bisitari gehiago hartzen ditu Bilboko Guggenheim Museoak

Bizkaie! 2017-01-03 08:19   Kulturea

2016ko balantzea egin dau Guggenheimek. Guztira, 1.169.000 bisitari izan zituan igaz, 1998tik egon dan kopururik handiena.

Azken egunak 'Francis Bacon: Picassotik Velázquerera' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2017-01-02 09:02   Kulturea

Gogoratu gaur, urtarrilaren 2an, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo dala, Gabonetan Museora bisitari ugari hurreratzen baitira.

Egin zaitez Basauriko Social Antzokiaren bazkide!

Bizkaie! 2017-01-02 08:28   Kulturea

Sarrera bi doban izango dira 2017ko ikuskizunetarako, zinemarako 6 sarrera doban eta beherapenak hainbat antzokiko sarreretan (Barakaldo, Santurtzi, Zornotza, Durango, Galdakao, Arrigorriaga...).

Beatriz Zubikarai 'Arranondo'-ko arimea hil da

Bizkaie! 2017-01-02 08:01   Kulturea

Egunotan, ixilean eta apaltasunez, bera zan legez, Beatriz Zubikarai betirako joan jaku. Emakume langilea, abertzale zintzoa, bere aita Augustin Zubikarai zanaren arloan jasotako euskalzaletasuna landuz ibilitakoa...

Joxemiel Bidadorren artikuluak liburu baten batu ditue

Bizkaie! 2016-12-30 10:39   Kulturea

Nafarkarian 1995 eta 2001. urteen artean idatzitako testuak dakarz Klasiko bitxi, arront klasiko lanak. Aritz Galarraga ibili da edizinoa atontzen.

Urruzunotarrak Gehituz lehiaketara idazlanak aurkezteko epea zabaldu da

Bizkaie! 2016-12-30 08:28   Kulturea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko neska-mutilentzako literatura lehiaketea martxan izango da zezeilaren 28ra arte, Eusko Jaurlaritzeak azaldu dauenez.

Leire Bilbaok irabazi dau Lizardi Saria, ‘Pikondoaren balada’ lanagaz

Bizkaie! 2016-12-29 11:00   Kulturea

Hamahiru lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta idazle ondarroarraren alde egin dau epaimahaiak.

Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' amharera hizkuntzara itzuli dabe

Bizkaie! 2016-12-29 10:19   Kulturea

Etiopiako eta Afrika ekialdeko hizkuntza nagusietako bat da amharera. Ermyas Belay izan da itzultzailea, Etxepare Institutuak zabaldu dauenez.

Umeek V. Gabonak Arte-gaz disfrutauko dabe Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2016-12-29 09:31   Kulturea

Programa honek esperimentazio eta sorkuntza artistikoko proposamenak hartzen ditu Gabonetako oporretarako.

Bilbao Arteko tailerretan sortutako zazpi erakusketa egongo dira 2017an

Bizkaie! 2016-12-29 08:58   Kulturea

Bilboko zentro horretan egonaldia egin dabenen lanak ikusi ahal izango dira. Tania Blanco, Pablo Capitán del Río, Mario Espliego, Urtzi Ibarguen, Zaloa Ipiña, Gala Knorr eta Cristian Villavicencio dira artista aukeratuak.

Lekeitioko 28. Kaleka gero eta hurrago

Bizkaie! 2016-12-29 08:42   Kulturea

2017ko garagarrilaren bigarren astegoienean ospatuko dan 28. Kaleka, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia parte hartzeko proposamenen aurkezpenerako epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Abian da 'Zeu moldatu!' umeen aisialdirako Bilboko Udalaren programea

Bizkaie! 2016-12-28 11:25   Kulturea

Zeu moldatu! programeagaz batera, Bilboko Udalak Gabongune eta Gabonkide (kirol eta balio paralinpikoei buruzkoak) eta Gabonetan primeran kirola eginez programak be jarri ditu abian.