Kattalin Miner, Danele Sarriugarte eta Maddi Altuna, Martin Ugalde bekearen irabazle
2017-11-10 08:18 KultureaDokumentala egingo dabe, Euskaldunon Egunkariak eta Berriak genero gaietan izandako eragina aztertzeko.
Elkar Fundazinoak, Berria Fundazinoak, Jakinek eta Martin Ugalde Kultur Parkeak emoten dabe bekea. Aurtengo gaia, Euskaldunon Egunkariak eta Berriak genero gaietan izandako eragina aztertzea izan da. Bost proiektu aurkeztu dira eta epaimahaiak Miner, Sarriugarte eta Altunarenaren alde egin dau. Egunkari horreen bien eragina dokumental baten bidez jorratzea da euren asmoa.
Lehenik eta behin, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian generoari lotutako gaiek izan daben bilakabidea eta irakurleakan izandako eragina aztertuko ditue. Batez be, indarkeria matxisteari emon izan deutsien trataerea jorratuko dabe. Ondoren, mobimendu feministeak eta beste eragile batzuek ze eretxi daukien erakutsiko dau bideoak.
Proiektuari zabalkundea emoteko biderik onena ikus-entzunezko bat egitea izan dala dinoe Minerrek, Sarriugartek eta Altunak. Epaimahaiak, ganera, uste dau egitasmoa aproposa dala gizartean eragiteko. Bekearen irabazleek urtebete izango dabe bideoa amaituta aurkezteko.
Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean emon deutsie bekea hiru irabazleei. Ekitaldian izan da, erakunde antolatzaileetako ordezkariakaz batera, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!