Sortzaile barrien erakusleihoa izango da Getxo asteburuan

Bizkaie! 2017-11-14 10:15   Kulturea

Areetako Geltokia plazan hainbat disziplinatako 30 lan ikusgai egongo dira Getxoarte-n.

Getxoarteren aurreko edizinoa | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero legez, aurten be Areetako Geltokia plazeak Getxoarte hartuko dau, azokarako berenberegi jarri daben karpan. Bertan, sortzaile barrien hainbat disziplinatako obrak ikusteko aukerea egongo da: Argazkigintzea, pinturea, marrazkigintzea, ilustrazinoa, ikus-entzunezkoak eta instalazinoak dira horreetako batzuk. Danetara, 30 obra proponiduko ditue bertan parte hartuko daben artistek.

Euskal Herriko eta kanpoko sormen artistikoaren irudia eskaintzen dau Getxoartek, arte garaikidearen ikuskera zabalago bati ateak edegiz. Horrezaz gan, ikaskuntzea bultzatzearen eta parte-hartzaileakaz lan egitearen aldeko apustua egiten dau azokeak, euren lehenengo proiektu profesionala egiterakoan laguntzinoa eskainiz.

Getxoko azokeak, bestalde, artearen formatu desbardinetan, aplikazino praktikoaren ganean gogoetea egiteko programea eskaintzen dau, edizino-enpresakaz, alkarteakaz eta proiektuakaz alkarlanean.

Amaitzeko, artista parte-hartzaileei eta, oro har, jenteari, zuzendutako hainbat jarduera izango dira Getxoarten, baita gazteak sormenaren munduan sartu daitezan bideratutakoak be.

Getxoarte zemendiaren 17tik 19ra izango da eta doban sartu leiteke. Azokearen egitarau osoa hemen:

Zemendiak 17, barikua

  • 11.00: inaugurazinoa.
  • 11.30-12.00: aurkezpena egitarau nagusiko artistakaz.
  • 13.00: Laborategi programea (Risografia-inprimaketa tailerra zuzenean, EHUko Arte Ederren ikasleen eta Another Pressen eskutik).
  • 17.30: Getxoarte 2017ren aurkezpena.
  • 18.00: Programa Hedatuaren aurkezpena: Narata + La Cosmos + Erredakzioa + Salón
  • 19.00-20.00: bisita gidatua: Laura Ruiz (gehienez, 25 pertsona).
  • 20.30: hitzaldia: Ibon Garagarza (artista konbidadua).

Zemendiak 18, zapatua

  • 11.00: tailer edegia: Nora Aurrekoetxea Anécdota (irakaslea: Antonio Ruiz Montesinos) kontakizuna, argazkigintza eta on-line edizinoa.
  • 11.00: komisarioen arteko alkargunea eta berbaldia: Andrea Rodríguez Novoa, Marisol Salanova, Semíramis González, Ant Espacio.
  • 12.30: bisita gidatua: Laura Ruiz (gehienez 25 pertsona).
  • 12.30: tailerra: Materia eta zentzumenak (Teo Arkibirak)  1. taldea: 4-7 urte, 2. taldea: 8-11 urte (gehienez 15 ume talde bakotxeko).
  • 13.00: Programa Orokorraren artistakaz alkargunea eta berbaldia.
  • 17.00: tailerra: Introducción al papercutting (ilustrar con bisturí), irakaslea: José Antonio Roda (gehienez 15 ume talde bakotxeko).
  • 18.00: eszenatokia: Isaac Torres: He venido al desierto.

Zemendiak 19, domekea

  • 12.00: tailerra: Introducción al papercutting  (ilustrar con bisturí), irakaslea: José Antonio Roda (gehienez 15 ume talde bakotxeko).
  • 12.30: tailerra: Espazioa eraldatuz (Teo Arkibiriak), 1. taldea: 4-7 urte, 2. taldea: 8-11 urte (gehienez 15 ume talde bakotxeko).
  • 12.30: bisita gidatua: Laura Ruiz ( gehienez 25 pertsona).
  • 12.30: bisita gidatua keinu-hizkuntzarako.
  • 17.00: aurkezpena: Bideotik (EHU-UPV).
  • 18.00: eszenatokia: Fito Conesa: Bailables
  • 18.00: jentaurreko sariak epaitzea: Getxoarte-Artium eskuraketarako saria.

Bisita gidatuetan edo tailerretan parte hartzeko aurretik izena emon behar da informazino gunean (ekitaldiaren egun berean eta bisita edo tailerra hasi baino 30 minutu lehenago, edo edukierea bete arte). 


Ordutegia:

Barikuan eta zapatuan: 11.00-14.00 / 17.00-21.00

Domekan: 11.00-14.00/17.00-20.00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu