'Cultural Brand of the year 2017' saria jaso dau Guggenheimek
2017-11-13 11:16 KultureaEuropako kultura-markea irabazi dau Bilboko museoak.
Guggenheim Bilbao Museoak European Cultural Brand of the year 2017 saria jaso dau, Alemaniako Cultural Brands erakundearen eskutik; instituzino horrek kultura arloan ibilten diran urteko eragilerik garrantzitsuenei emoten deutsen saria da.
European Cultural Brand Awards ospakizunaren 12. edizinoa Berlingo Wintergarten jauregian egin eben eta danetara sei izan ziran saritutako erakundeak, beste horrenbeste kategoriatan: jokera-markea, uri-kulturea, kultura-inbertitzailea, kultura-zuzendaria, eskualde turistikoa eta hezkuntza-programea.
Urteko Europako kultura-markea da sari nagusia, eta Guggenheim Bilbao Museoarentzat izan da aurten.
Museoa aukeratzeko epaimahaikideek kontuan hartu dituen arrazoiak honeek izan dira: Museoak bere ingurunean dauen garrantzi kultural eta ekonomikoa, uriaren markea eregiterakoan izandako eragin nabarmena eta zabaldu zanetik 20 urte igaro ostean, nazinoartean dauen kokapenaren sendotasuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!