Joxe Manuel Odriozolak euskalduntasun barri bat proponidu dau

Bizkaie! 2017-11-20 09:53   Kulturea

Nora goaz euskalduntasun honekin izenpean kaleratu dau bere azken liburua.

Joxe Manuel Odriozola (argazkia: Elkar) | Ikusi handiago | Argazki originala

Sortutako euskalduntasunak ez dauela funtzionetan dino egileak, bere ustez, ia ebidentzia sozial bat da erabileran, batez be, ez dala eraginkorra: ikasten da, modu akademiko baten D ereduaren bidez transmitidu egiten da... baina gero ikasleek eta gazteek ez dabe erabilten. Horregaitik, Odriozolak euskalduntasun nazional bat proponidu nahi deusku Nora goaz euskalduntasun honekin (Elkar) liburuaren bidez, oraingoak ez daukalako eduki eta zentzu nazionalik.

Idazlearen ustez, diglosikoa da orain dagoan euskalduntasuna, etno-kulturala, erregionala, eta beraz, hizkuntzearen prestigio eta estatusa bermatzen ez dauen euskalduntasun bat da eta horrek hiztunakan izugarrizko eragina dauka, euskal hiztunak hauskor bihurtzeraino, azpimarratu dau.

Joxe Manuel Odriozola 1948an jaio zan Altzon eta formazinoari jagokonean, autodidaktea da, euskerearen irakaskuntzan emon dau bizitzea, eta erretiroa hartu eta gero be gure herriaren izateagaz loturiko gogoeta-gaiez idazten jarraitzen dau: soziolinguistikea, nazino-identidadea, abertzaletasuna...

Honeek dira idatzi dituan saiakera nagusiak: Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza (1992, UEU), Soziolinguistikaren atarian (1993, Euskaltzaindia), Hizkuntza, Kultura eta Gizartea (1997, BBK Euskaltzaindia), Nazio identitatea eta eskola (2000, BBK Euskaltzaindia), Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak (2001, Pamiela), Euskalgintzaren lekukoak (2004, Elkar), Abertzaleak eta euskara, edo nazio euskaldunaren gainbehera (2008, Elkar), Estatu etnozidaren kontra (2011, Elkar), Bortxaren kontakizunetik, konta-kizunaren bortxara (2014, Txalaparta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu