Sei ipuinez osotutako liburua kaleratu dau Eider Rodriguezek

Bizkaie! 2017-11-17 09:34   Kulturea

Bihotz Handiegia da lanaren izenburua eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi dau argia.

Eider Rodriguez eta Gorka Arrese liburuaren aurkezpenean (argazkia: Josetxo Ibazeta) | Ikusi handiago | Argazki originala

Loturarik ez da sei kontakizunen artean, itxuraz behintzat, baina bada alkartzen dituan zeozer, Euskal Herria, zehatzago esateko Donostia eta Hendaiaren arteko espazioa. Inguru horretan kokatzen dira istorio guztiak eta tartean dagoan muga konstante bat da liburu osoan, zeharka agertzen dan elementua da eta honetatik dator ipuinek daben arnasa.

Lehenengo istorioa da liburuak dakarren ipuinik luzeena eta honek emoten deutso lan osoari izena. Honetan emakume batek, bere senar ohia hiltzeko zorian dagoala, bera zaintzeko ardurea hartu beharko dau, alabeak eskatuta.

Rodrigezen laugarren ipuin liburua da Bihotz handiegia izeneko hau. Eta handik gutxira gaur izan zan idatzi eban lehenengo narrazino bildumea, 2004an, Haragia bigarrena, 2007an, eta Katu jendea 2010ean.

Susako editore Gorka Arreseren ustez, lehendik garatutako tonua eta personaia moduak presente dagoz laugarren lan honetan be, transformazino handia dagoala dinoan arren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu