Bilboko Konpartsak Aste Nagusiaren 40. urteurrenari begira jarri dira
2017-11-20 12:38 KultureaEntzumen arazoak dituenei arreta berezia eskainiko deutsiela iragarri dabe.
Asteburu honetan urteko balorazino-batzarra egin dabe Bilboko Konpartsak Federazinoa osotuten daben 29 konparsetako ordezkariek; ildo nagusiak ezarri ditue 2017-2018 ikasturteari eta Aste Nagusiaren 40. urtemugeari begira.
Bertan, danentzako jai herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun, parekide eta askotarikoen eredua indartzeko bidean, balioetan sakontzeko apustua berretsi dau federazinoak. Holan, konparsek konpromisoa hartu dabe keinu-hizkuntzea ikasteko trebakuntzea bideratzeko, entzumen-arazoak dituen personek Aste Nagusian gusturago egon eta errazago gozau ahal izan daien.
Horregaz batera, San Tomas eta Aratusteak atontzeko lehenengo lanak abiarazo ditue 29 konparsetako 60 kidek baino gehiagok, urte osoan dituen kanpo eta barruko lankidetzen eta buztarketeen hausnarketea egiteaz ganera.
Urtero batzen dira Bilboko Konpartsetako ordezkariak pare bat egunetan, jai-egutegiko azken pausua dan Aste Nagusiaren ondoren, zemendi aldera. Aurretik, konparsa eta lantalde bakotxak bere balorazinoa egin eta urte barrirako proposamenak lantzen ditu. Bilkura handi horretan, hainbat hobekuntza-proposamen eztabaidatzen ditue, urteko lan-lerroak eta plangintzak adosteko. Aurten be, Bilboko Konpartsak Federazinoa dinamizetan daben sei lan-batzordeek parte hartu dabe, 29 konparsek eta danen ordezkari dan jai-batzordeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!