Alicia Koplowitz-en bildumea ikusgai hiru aste gehiago
2017-10-20 11:45 KultureaErakusketea zemendiaren 12ra arte luzatu dabe Bilboko Arte Eder Museoan.
Orain arte 100.000 bisitari baino gehiagok ikusi dabe Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital Bildumea eta izan dauen interesa kontuan hartuta, erakusketea ikusteko aukerea zemendiaren 12ra arte luzatzea erabagi dabe museoko arduradunek.
Koplowitz-ena Europako bilduma pribadu garrantzitsuenetako bat dala dinoe antolatzaileek eta Bilboko Arte Eder Museoan aurkeztu arte, aurretik ez zan erakusketearen tamainua ezagutzen.
Bestalde, artearen historiaren ikuspegi berezia eskaintzen deutse erakusketeak bisitariei: edertasunaren ideala bilatzen dau, antxinaroko kanon klasikotik gaur egunera artekoa.
Danetara, 90 pintura, marrazki eta eskulturaren bidez, mendebaldeko artean ezinbestekoak diran maisuak, eskolak eta generoak batzen ditu erakusketeak: Pantoja de la Cruz, Morales, Zurbarán, Arellano, Paret, Goya, Guardi, Canaletto, Van Gogh, Gauguin, Toulouse-Lautrec, Picasso, Juan Gris, Antonio López, Millares, Tàpies, Barceló, Sicilia, Mondrian, Modigliani, Van Dongen, Schiele, De Kooning, Fontana, Rothko, Bacon, Freud, Warhol, Twombly, Stella, Kiefer, Gargallo, Julio González, Oteiza, Chillida, Calder, David Smith, Giacometti, Louise Bourgeois, Donald Judd, Schütte eta Ai Weiwei, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!