Euskal antzerki sortzaile eta konpainiei laguntzeko, 'Zubi' egitasmoaren deialdia zabalik
2017-10-23 09:50 KultureaHastapen prozesuan dagozan aretoko eta formatu txiki edo ertaineko proposamen artistiko barritzaileak babestuko ditue.
Izenak berak dakar egitasmoaren helburua: Zubi, euskerazko antzerki sorkuntzeari laguntzinoa emotea, konpainien eta programatzaileen lana bateratu eta bultzatzeko zubia eginez.
Orain dala urte batzuk jaio zan proiektu hau, Euskal Antzerkiaren Sorkuntza Barriari Laguntzen lemapean. Lehenengo deialdian, Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlana babestu eben, Lauka Teatroaren Amodioaren Ziega ondoren, eta oraindino herririk herri dabilen Beheko Larraineren Atte Hil Aurretik azkenik.
Laugarren edizinoa, barriz, indarbarrituta datorrela iragarri dabe antolatzaileek, izan be, Durangoko San Agustin Kulturguneari, Kultur Leioari, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoari, Zornotza Aretoari, Elorrioko Arriola Antzokiari, Zumaiako Aita Mari Antzokiari eta Artedramari, Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunea eta Kulturaz Azpeitiako Kultur Kooperatibea batu jakez bide honetan.
Urtero legez, deialdia holan gauzatuko da: lana sortzeko diru-laguntzinoa, ikuskizuna atondu ahal izateko toki baten lagapena, sustatzaileen, alderdi artistikoen eta alderdi teknikoen ganeko aholkua, eta, azkenik, bira bat Euskal Herriko zazpi antzokitatik.
Zubi-n parte hartzeko interesa daben taldeek zemendiaren 30a baino lehen aurkeztu beharko ditue proiektuak. Parte hartzeko oinarriak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!