2017ko Liber Press Literatura saria jaso dau Bernardo Atxagak

Bizkaie! 2017-10-19 09:55   Kulturea

Obra osoko sentiberatasun, originaltasun eta aberastasunagaitik eskuratu dau Asteasuko idazleak autortzea.

Argazkia: Bernardo Atxaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Alkartasuna sustatzeko asmoagaz sortu ziran Liber Press sariak 1990ean. Katalunian emoten diran garrantzitsuenetakoak dira eta kazetari, artista eta idazleen artean banatzen ditue.

Gironako diputazinoak emoten ditu sariok eta aurten Bernardo Atxagak jaso dau horreetako bat. Epaimahaiak idazlearen bizitza guztiko obrearen sentiberatasuna, originaltasuna eta aberastasuna izan ditu kontuan autortzea emoterako orduan.

Sari honegaz, Asteasukoaren ibilbide literario oparoa saritu nahi izan dabe Gironan. Euren ustez, memoria kolektiboan ekiten dauelako, tolerantzia, gizatasuna, onberatasuna eta ausardia tarteko dirala.

Atxagagaz batera, beste honeek be jaso dabe saria aurtengo edizinoan: Jaume Capdevila i Herrero marrazkilariak; Femen taldeak; Paolo Bianchini zinema zuzendariak; eta Maria Farantouri abeslari eta ekintzaile greziarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu