EHUko Letraz taldeak diseinu grafikoaren Anuaria sari nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2017-10-24 10:28   Kulturea

Danetara, hiru autortza irabazi ditue aurkeztutako lanakaz.

Letraz taldea: María Pérez, Leire Fernández & Eduardo Herrera | Ikusi handiago | Argazki originala

EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketarako Letraz taldearen lan bik, Diseño de cubiertas de libros eta Diseinu Grafikoaren I. Kongresuaren akten liburuek, hain zuzen, hiru sari jaso ditue diseinu grafikoaren Anuaria 2017 sariketan. Lehenengo lanak diseinu editorial onenaren urrezko saria eta azal onenarena irabazi ditu.

Bigarren lanari, barriz, argitalpen baten diseinurik onenaren kategoriako Anuaria saria emon deutsie. Lan hori EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu eban, eta 2016an EHUko Uda Ikastaroen barruan Donostian egindako kongresuan aurkeztutako ahozko komunikazinoak batzen ditu.

Eduardo Herrera Fernández eta Leire Fernández Iñurritegui irakasleak eta María Pérez Mena doktorego ondoko ikertzailea Letraz taldeko kideak dira, EHUko Arte Eder Fakultadeko Irudigintza sailean. Honeek Arte Eder Fakultadean lan egiten dabe, gizakiek hautematen daben munduan ezagutzea sortzeko eta erabat komunikatiboak izango diran adierazpideak lortzeko asmoz.

Anuaria sariak, ostera, 1994tik banatzen ditue, diseinu alkarte eta zentro profesionalen babesagaz. Estadu mailan onarpen handiena daben diseinu grafikoko sariak dira, baita sektorearen babes handiena dabenak be. Autortza honeek erreferente dira lanbide horren kalidadeari jagokonez. Sariak zemendiaren 9an banatuko ditue, Bartzelonan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu