Peru Magdalenak 'Ametsondoa' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2017-10-26 11:01   Kulturea

Berrizko idazleak 79 ipuinez osotutako lana argitaratu dau Elkar argitaletxearen eskutik.

Peru Magdalena ‘Ametsondoa’ liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Ametsondoa giza iruditeriaren oinarrizko sinbolo batzuen ganean sortutako ipuin liburua dala dino Peru Magdalenak. Urte bi emon ditu orain eskuartean dogun lan hau idazten. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearentzat, ipuin laburrek eta ipuin labur laburrek osotuten dabe liburu hau. Onirikoak batzuk, amesen munduko oinarri horreekaz beste batzuk, surrealistak, absurdoak, kutsu filosofikodunak eta umorearen kolpez lagunduta beste batzuk, holakoak dira Ametsondoak batzen dituan istorioak, danetara 79.

Magdalenak dinoanez, sagarrandoek sagarrak emoten dituen legez, liburuaren izenburuak amesez osotutako zuhaitz edo izakia esan nahi dau. Lanaren oinarria amesetan izan eban, izan be, egilearen ustez, susmoa dot gure egungo gizartean, gero eta gitxiago erreparetan deutsagula amesei eta honeetaz be gero eta berba gitxiago egiten dogula.

Liburuan desertua, gaua, otsoak amatasuna eta gure kulturan dagozan harriak, perretxikoak, baserria… eta markau gaituen beste hainbat elementu agiri dira.

Idazlearentzat, ganera, ipuinek asko dabe irrazionaletik eta autortu dauenez, berak be ipuinetako batzuk ez ditu ulertzen irakurterako orduan, baina modu berean, nahi dau jenteak kolpe hori, Newtoni jausi jakon sagarraren moduko sagarkada batzuk irakurleari be emotea, zeozelako itzartze bat emon daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu