30 bisita gidatu barri egingo dira Getxoko Punta Begoñako Galerietan

Bizkaie! 2016-10-04 09:27   Kulturea

Bisita gidatuak urrian zehar egingo dira, UPV/EHUk antolatuta Getxoko Udalaren laguntzinoagaz.

Ibilbidean zehar, monumentu-multzo hau berreskuratu eta galeriei balioa emoteko proiektuan parte hartzen daben UPV/EHUko ikerketa taldeek egindako aurrerabideak erakutsiko dira.

Bisita txanda barria hilaren 13an hasiko da, eguenean. Astelehenetan ez da bisitarik egingo (ezta 18an be, martitzena) eta egun bakotxeko txanda bi izango dira, bata goizean, 12:30ean, eta bestea arratsaldean, 18:30ean.

Horrezaz gan, bisitetan parte hartu leikien taldeko persona kopurua bere horretan itxi da, hau da, 25 lagun (parte hartzeko gitxieneko edadea 10 urtekoa da).

Gogoratu, bisitetan parte hartzeko aldez aurretik izena emon behar da Udalaren webgunearen bidez edo Turismo Bulegoaren telefono zenbakira deituta (94 491 08 00).  Bisitak dobakoak dira eta euskeraz zein gaztelaniaz eskaintzen dira.




Punta Begoña Galeriei balioa emoteko proiektua

Getxoko Punta Begoña Galeriak XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetako bat da, euren erabilera bitxiagaitik, kokaleku bereziagaitik eta eregiteko erabili zan teknologiagaitik.

Horregaitik guztiagatik, eta ikusirik gaur egun hondaturik dagozala, Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibersidadeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dabe, herritarrei edegitako eta herritarren zerbitzurako ikerkuntza prozesu baten bidez galeriak leheneratzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu