'Demokraziaren pribatizazioa' liburua dakar Jule Goikoetxeak
2017-11-21 09:56 KultureaElkar argitaletxearen eskutik argitaratu dau lana.
Demokraziaren ganeko liburua ondu dau Jule Goikoetxeak eta honegaz batera, gaur egun, herri batek demokrazia baten bizirauteko zer behar dauen planteetan dau. Bere ustez, 80ko hamarkadatik aurrera, kapitalismo globalean bizi gara eta bertan demokraziaren pribatizazino prozesua jazo da, hau da, herriarena zana: hezkuntzea, eskubideak, osasungintzea, garraioa, energia… gitxi batzuen esku geratzen dabil, korporazinoen esku, elite finantziario ekonomikoen esku, exekutiboaren esku…
Idazleak zati bitan banatu dau liburua: alde batetik, parte teorikoa edo filosofikoa. Honetan kapitalismoa zer dan eta Europak zelan funtzionetan dauen sistema horren dispositibo moduan azaltzen dau egileak. Bigarren partea, barriz, pragmatikoagoa edo enpirikoagoa dala dino Goikoetxeak, Euskal Herrian zelan bizi dogun hori guztia eta ze baldintza behar doguzan euskal demokrazia bat garatzeko azaltzen dau.
Jule Goikoetxea 1981ean jaio zan Donostian. Cambridgeko eta Euskal Herriko Unibersidadean egin zituan Filosofia, Kazetaritzea eta Zientzia Politikoak. Ikertzaile posdoktorala izan da azken urteetan Cambridge eta Oxfordeko Unibersidadeetan. Gaur egun EHUko irakaslea da eta Oxford International Gender Studies Centreko kidea. Cambridge University Journal of Politics eta Lisipe liburu bildumako editorea da, nazino eta nazinoarteko hedabideetako kolaboratzailea eta idazlea.
Jule Goikoetxearen azken liburuak dira Tractatus (Susa) eta Privatizing Democracy (Peter Lang Oxford).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!