Idazle gazteentzako Azkue literatura sariketea abian
2017-11-23 08:14 KultureaLanak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.
Euskaltzaindiak antolatzen dau urtero, BBKren laguntzinoagaz, R.M. Azkue euskerazko literatura sariketea, gazteei zuzenduta. Neska-mutilen artean idazteko eta irakurteko zaletasuna bultzatzea da helburua. Edozein jatorritako parte-hartzaileak onartu eta kategoria bitan banatuko ditue parte-hartzaileak: A mailan, gazteenak egongo dira, hau da, 2004 eta 2007. urteen artean jaiotakoak. B mailan, ostera, nagusiagoak, 2000tik aurrerakoak. Lehenagotik argitaratu bako lan originalak baino ez ditue onartuko.
Generoari jagokonez, narrazinoen eta olerkien atalak egongo dira.
Parte hartu nahi dabenek, abenduaren 22ra orduko bialdu behar dabe euren idazlana, Euskaltzaindiaren egoitzara (Plaza Barria 15. 48005 Bilbo). Ondoren, epaimahai batek erabagiko dau sariak nori emon. Hiru sari egongo dira edade eta modalidade bakotxean. Euskaltzaindiak izentauko ditu epaileak, literaturearen alorreko adituak izango diranak. BBK-k epaimahaietako idazkariak aukeratuko ditu, boto bakoak.
Oinarriak, hemen.
Idazle handia izateko gaztetatik trebatu behar da, esan dau Andres Urrutia euskaltzainburuak. Horregaitik, lehiaketa honetan parte harttu deien bultzatu nahi doguz sortzaile gazteak, ziur gagozalako euren ekarpenak mesede handia egingo deutsela geure hizkuntzeari eta geure kultureari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!