'Arbasoen Ituna' liburua aurkeztu dau Toti Martinez de Lezeak

Bizkaie! 2017-11-24 12:49   Kulturea

Enda Lur obrearen jarraipena da lan barria. 

Toti Martinez de Lezea 'Arbasoen Ituna' liburuaren aurkezpenean (Argazkia: Erein) | Ikusi handiago | Argazki originala

Toti Martinez de Lezeak imajinazinozko eta fantasiazko nobelak gustuko ditualako, hain zuzen be, sortu eban orain dala urte batzuk Enda Lur. Orain eskuartean dakarren Arbasoen Ituna (Erein) idazteko idearen jatorria be hor dago. Bere ustez, Europako mitologia aberatsenetako bat dogu, baina ez gara kapaz izan gure personaien arteko hartu-emonak garatzeko, eta horixe izan da, orain dala hiru urte, Enda Lur idaztera bultzatu ebana, gure herriko mitologia eta ohiturak berreskuratzeko gogoa.

Egileak lehenengo nobela haregaz egin eban moduan, orain be, sasoi ilun bat aukeratu dau Arbasoen ituna kokatzeko, VI eta VII. Mendeak.

Liburuan, leinuak, buruzagiak eta euren arteko liskarrak agiri dira. Itunaren Zaindariak be nabarmentzen dira, euren lurra gauten gudaroste ahaltsuaren inbasinotik defendiduteko prest dagozan gerlariak. Batez be, Garren seme Xemeno eta Ihabar, aguretua dagoeneko, Endara maiteagaz alkartzeko aukera baten bila. Personaia horreek eta, besteak beste, Laiane sendalari gaztea, Urtun maitemindua, Ubaldo eta Adelio, hartu ditu idazleak, mitologiaz eta historiaz dauen ezagutza sakonean eta bere irudimen oparoan oinarriturik berregin dauen sasoi bat irudikatzeko.

Martinez de Lezeak idatzitako obrez oso bestelakoak dira Enda Lur eta Arbasoen Ituna, kokatuta egoan sasoitik berrogei bat urtera jazoten dira honako istorioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu