Antzerki Laburrerako Gidoien Lehiaketea abian da Bilbon
2017-11-22 10:59 KultureaCafe Bar Bilbaoren ekimenean parte hartzeko epea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.
Igaz, Lutxo Egia, euskereazko atalean, eta Chema Trujillo, gaztelaniazkoan, irabazle izan ostean, XV. Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketea aurkeztu dau Bilboko Plaza Barriko Cafe Bar Bilbao taberneak, Tartean Teatro antzerki taldearen laguntzinoagaz. Teatro konpainia horretako kide Patxo Telleriari, hain zuzen, emongo deutsie aurten sari berezia. Aktoreak autortzea jasoko dau euskal dramaturgian egin dauen ibilbide luzeagaitik eta batez be, Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña teatro laburreko idazlanagaitik.
Sari honegaz batera, beste bi banatzen ditue urtero egiten daben lehiaketa honetan, bata euskerazkoa eta bestea erderazkoa.
Sariketan lehiatzeko oinarriak webgunean dagoz jada eta parte hartzeko baldintzen artean, formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu beharko ditue interesa dabenek. Testuak jatorrizkoak izan behar dira, aurretik antzeztu bakoak eta beste lehiaketaren baten saritu bakoak.
Horrezaz gan, antolatzaileek azpimarratu dabenez, beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak be ez dira jatorrizkotzat joko.
Aitatutako hiru modalidadeetan saria 750 eurokoa izango da eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu baten argitaratzea da asmoa, beste urteetako lan sarituakaz batera. Tartean teatroak, bestalde, lan honeen irakurketa dramatizadua atonduko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!