Euskal eleizan izandako pederastia kasuak argitara
2017-11-24 10:48 KultureaMiren Rubiok, Iñigo Astizek eta Alberto Barandiaranek jasotako testigantzak liburu baten batu ditue.
Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan (Elkar) jarri deutsie izena liburu honi eta kazetaritzatik egindako lana dala dinoe egileek. Liburuaren sorreran pelikula bat dago, Spotlight, honetan Bostoneko eleizan izandako sexu erasoen barri emoten dau kazetari talde batek.
Rubio, Astiz eta Barandiaran kazetariak dira eta pelikula harek zirrarea eragin eutsiela autortu dabe. Gaiaren ganean informazinoa pilatzen joan ziran eta hiruren artean liburu bat idatzi behar ebela erabagi eben.
Astizek azaldu dauenez, biktimen mina da liburuaren abiapuntua eta protagonismo handia dabe sexu abusuak jasan zituen ume horreen lekukotzek. Halandaze, isiltasunari be leku handia emon jakola uste dau kazetariak, izan be, orain badirudi eleizeak abusu horreek gertatu zirala autortzen dauela, baina oraindik ez da jauzirik emon jazo dirala autortzetik, gehiago jazo ez daiten mekanismoak martxan jartera, eta liburuan jauzi horren hutsunea ikusten dala nabarmendu dau.
Eleizearen barruko abusu honeei hainbat ertzetatik heltzen ahalegindu dirala dino Rubiok, mueta guztietako ahotsak jaso doguz, horreen artean dagoz biktimenak, eleizako jentearenak, juristak, psikologoak, kriminologoak eta abar.
Danetara, 50 alkarrizketa baino gehiago batu ditue eta Euskal Herrian gai honen ganean egindako lehenengo liburua da honakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!