'Gu orduko hauek' liburua dakar Garazi Arrulak
2018-01-02 09:59 KultureaTafallakoak Txalaparta argitaletxeagaz argitaratu dau bere lehenengo lana.
Zortzi istorio batu ditu Garazi Arrulak Gu orduko hauek liburuan, azken hiruzpalau urteetan idatzitakoak dira danak. Bildumako azkenak emoten deutso izena liburu osoari. Idazlearen arabera, tituluak berak ipuin guztietan dagozan elementuak batzen ditu: gu kolektiboa agertzen da alde batetik, norbera eta bestea aditzera emon leiken hauek hori be badago, baita distantzia fisiko, denporazko eta sinbolikoa be.
Beste alde batetik, ipuinak modu esplizituan zein inplizituan be sasoiari eta tokiari oso lotuta dagozala nabarmendu dau egileak. Erraz ikusten da, esaten ez danean be, ipuinetan kontetan dana non gertatzen dan edo ze urtetan. Horri lotuta, bildumako sei ipuin Nafarroako erdialdean kokatuta dagozala dino Arrulak eta beste biak Gasteiz izan leiken uri baten. Kontakizun guztiak hirugarren personan idatzi ditu idazleak, bat kenduta, azken hau lehenengo personan dago.
Esaten ez diran usteak, lortzen ez diran amesak, irabazten ez diran burrukak, sekula beteko ez diran nahiak… batu ditu idazleak zortzi ipuinetan eta halandabe, autortu dauenez, ez da ezintasunen bilduma bat, ez dago frustrazinorik, nostalgiatik be gitxi dauka liburuak, irabazten ez diran burrukak ez dirala nahitaez burruka galduak pentsau nahi dodalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!