Asteburuan hasiko dira Zuberoako maskaradak, Muskildin

Bizkaie! 2018-01-05 10:04   Kulturea

Herririk herri ibiliko dira apirilera arte.

Igazko maskaradea Pagolan (argazkia: Ainhoa Lores) | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero legez, negu bete-betean maskaradak antolatu ditue Zuberoan, eta herrialde horretako 15 herritan izango dira agerraldiak, apirilera bitarteko asteburuetan. Aurten Muskildiko gazteek hartu dabe antolakuntzearen ardurea, hain zuzen be, euren herrian egingo dabe lehenengo emonaldia, domekan, urtarrilaren 7an; azkena be, apirilaren 22an, Muskildin bertan izango da.

Lau hileko ibilbidean, Zuberoako 15 herri bisitauko ditu maskaradeak, 16 emonalditan. Saio gehienak domekatan egingo ditue, baina zapatuan be izango dira batzuk. Muskildiko estreinaldiaren ostean, Pagola, Atharratze eta Ainharben izango dira urtarrileko saioak. Zezeilean, Lexantzü, Urdiñarbe, Gamere eta Eskiulara helduko dira. Martian, Altzürükü, Idauze, Lakarri eta Mauleren txandea izango da. Azkenik, Barkoxe, Hoki, Larraine eta Muskildi dagoz apirileko egitarauan.

Maskaradea goizeko 10:00ak aldean hasiko da, barrikaden zatiagaz, eta herri bakotxeko jantzariek Muskildikoei egingo deutsien ondoetorriagaz. Maskaraden antzezpen nagusia, baina, arratsaldeko 15:00ak inguruan hasiko da. Beraz, egun guztiko jaia izango dabe maskaradea hartzen daben herriek.

Muskildiko 38 gaztek parte hartuko dabe aktore lanetan, pertsonaia bakotxaren jantzak, kantu edo antzezpenak eskainita. Neskak eta mutilak dira, danak gazteak. Aste ugari daroez maskaradarako entseguak egiten. Muskildik ez dau maskaradarik antolatu 1996tik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu