Cassandra´s Dream
2007-11-09 13:50 Zinema kritikakWoody Allen Match Point-en moduko istorio bat atontzen ahalegindu da, baina film honek ez dauka ibilbiderik, astuna da, gogaikarria eta artifiziala, plastikozkoa.
Siete mesas (de billar frances)
2007-11-07 10:31 Zinema kritikakHasi eta atoan, pelikula batzuek atrapetan zaitue, beharbada personaien bizitzan arin sartzeko gauza zarala eta erraz be erraz ulertzen deutsezula pentsetan dozulako; ganera, kreditu tituluak agertukeran, indabarrituta eta bizkortuta urteten dozu zinema aretotik. Gracia Kerexetaren film hau horreetariko bat da.
Dialogue avec mon jardinier
2007-10-26 14:36 Zinema kritikakGidoiak, beraz, ikaragarrizko garrantzia dauka pelikula honetan, eta, egia esan, alkarrizketak benetakoak dirala emoten dau, burutsuak, ironia sutil eta zorrotz batez zipriztinduak eta zuzenak baizen zintzoak.
Eastern promises
2007-10-17 11:42 Zinema kritikakFilm ona da, interesgarria, ondo atondua, traizinoz, mesfidantzaz, inbidiaz eta ostendutako interesez ezin hobeto hornidua, baina gizatasunaren zipriztinak be azaltzen dituana.
Mataharis
2007-10-04 12:39 Zinema kritikakPelikula ona da, Bollaín-en ohiko ñabardura eta kutsuei jarraitzen deutsena; kontakizuna barriro be mundu femeninoari oso lotuta azaltzen jaku, gizarte gaiak albo batera itxi barik eta erabagi guztien konplexutasuna agirian iminita.
La carta esférica
2007-09-21 14:53 Zinema kritikakNobela honek izan eban arrakasteak duda barik segurtatzen dau film hau zinemara sarri hurreratzen diran ohiko ikusleen kinielan sartuko dala. Edozelan be, aretora bertaraturiko ikusleek berehala sumatuko dabe desengainua.
Live free or die hard
2007-09-14 02:00 Zinema kritikakArgumentua interesgarria da, gidoia ez da txarra eta efektu bereziak bikainak dira. Halako film guztiek izan behar leukien baina zoritxarrez sarri eskuratzen ez daben dohain handi bat dauka honako honek: ordu bian ikus-entzuleak entreteniduteko gauza izatea.
Caótica Ana
2007-09-07 02:00 Zinema kritikakCaótica Ana filma emakumezkoen boterearen aldeko aldarrikapen modura atonduta dago. Ez da txarra, baina ezin da sinistu eta urrun dago Medemek aurreko lanetan erabilitako sinbolismo fin eta burutsutik.
Surf's up
2007-08-27 02:00 Zinema kritikakPelikula honek estilo dokumental bati oratzen deutso narrazinoa bideratzeko tresna modura; horrek, hasikera batean, zelan edo halango freskotasuna emoten deutso, baina, filmak aurrera egin ahala, barrikuntza horren eragina apaltzen doa apurka-apurka, traba bihurtzeraino.
The Bourne ultimatum
2007-08-17 02:00 Zinema kritikakFilm honek erritmo ezin biziagoa dauka eta dan-dana etenbako ekintza eszena zorabiagarrien menpe dago. Ikusleek ezin dabe unekada bakar batean be atsedenik hartu eta, alde horretatik, egia da inor ez dana abroziduko.
Mon meilleur ami
2007-08-08 02:00 Zinema kritikakFilmak bizitza honetako egoismoaren, bakardadearen eta hutsueen ganean egiten dau berba ezelango histrionismo barik eta, seguru antzean, horrexegaitik lortu dau ikuslerik gehienen oneretxia.
Vier minuten
2007-08-01 02:00 Zinema kritikakPelikula hau itzel gustauko jatzu edo guztiz bildurtuko zaitu. Egia esan, hain da iluna, ze, kalera urten ostean be, tarte bat behar da zinema aretoan sortutako ezinegona desagertu daiten.
Nuovomondo
2007-07-19 02:00 Zinema kritikakXX mendeko emigrazino italiarraren istorioa kontetan da, Mancuso familia siziliar baten ikuspegitik. XX. mende hasikerako urteetan Agrigentotik urtengo dabe Estadu Batuetara bidean.
Odette Toulemonde
2007-07-11 02:00 Zinema kritikakHonako hau film faltsu baizen artifiziosoa da, hutsala baizen eztiegia, komedia gozoaren urregorri itxurako apaingarri merkeetan bildutako istorio gazbako eta zentzunbakoa, hatan be. Indarge egiten dau aurrera, postaletako ilunabar edo iratargi bete eta ederretako mundu liluragarri eta guzurrezkoei eutsita.
Café solo... o con ellas
2007-07-05 02:00 Zinema kritikakKomedia honek ez dauka ezelango handigurarik eta bertan agiri diran egoeretariko batzuk absurdoak baizen sinisgatxak dira, baina, behinik behin, barre algara batzuk egiteko aukerea emoten dau.
Hors de prix
2007-06-25 02:00 Zinema kritikakBarre zantzorik eragin ez arren, pelikula hau komediatzat hartu dabe, baina, beharbada, demaseko algaren ordez, helburua ikusleei metraje osoan kentzen ez jaken irribarre gozo bat sortuarazotea izan da.
Ocean's thirteen
2007-06-20 02:00 Zinema kritikakOcean's thirteen honetan gehien harritzen gaituana zera da: jatorrizko filmaren antz-antzeko argumentua daukala; oraingoan, ostera, personaiak aurkezteko beharra sobran dago; halanda ze, film arin eta entretenigarriagoa itxaron geinkean. Baina, zoritxarrez, ez da halangorik jazoten.
I could never be your woman
2007-06-01 02:00 Zinema kritikakKomedia erromantiko hau genero arazoen ganeko tipiko topikoen marapilo merke bat besterik ez da, amodio eta desamodio, engainu eta desengainuez jositakoa. Pelikuleak aurrera egin ahala, gidoia gero eta sinple eta kokoloagoa da; sinplekeria eta azalkeriez ganezka agiri jaku, gogaikarri eta ahul.
L'ivresse du pouvoir
2007-05-25 02:00 Zinema kritikakFilm honetan gaurkotasun handiko gaia jorratzen da: norbanakoen ustelkeria morala eta itxurakeria. Film burutsua eta argia, baina, esan lez, arima eta bizitasun bakoa.
¿Quién dice que es fácil?
2007-05-21 02:00 Zinema kritikakNo sos vos, soy yo Argentinako film atsegin eta umoretsuak izandako arrakastearen arrastoari jarraituta, honako komedia hau etorri jaku, baina, zoritxarrez, aldeak lar handiak dira. Hasteko eta behin, umorea muturreko izakerako pertsonaia nagusien estereotipoetan oinarritzen da eta, lantzean-lantzean barre algarak sortzeko gauza izan arren, egoerak nahiko behartuta azaltzen dira, nahiko plastifikauta
Kritika ona. Eskerrik asko.
»» Bicicleta, cuchara, manzana