Biutiful

Karolina Almagia 2010-12-17 15:38   Zinema kritikak

Edonor deprimiduteko modukoa da Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma. Gupidabakoa. Eta hain tristea, zikina eta iluna da, ez dauela ezta bere helburua beteten: bidegabekeriaren kontrako sentimentuak sortarazo baino, amorrua eragiten dau. Zuzendariaren kontrako amorrua, hain zuzen be.

18 minutos

Karolina Almagia 2010-11-25 11:27   Zinema kritikak

Sei istorio kontetan ditu filmak, egun bateko armozua, bazkaria eta afaria ardatz dabela. Drama eta komedia artean dagoan film honetan, hainbat pertsonaien ibilbidea jarraitzen dogu egun batean zehar. Amodioa, ez-amodioa, adiskidetasuna, bakartasuna, bikoteren argiak eta gerizpeak, heriotzea...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bon Appétit

Karolina Almagia 2010-11-17 10:37   Zinema kritikak

Zeozelako substantzia edo zuztarra falta jako pelikula honi, baina txarrik ez deutsu egingo, batez be sukaldaritzea eta amodiozko istorioak gustoko badozuz.

The social network

Karolina Almagia 2010-10-29 11:18   Zinema kritikak

Gauza asko esan dira film honi buruz eta ia danak onak. Osterantzean, kritika zein ikuslegoa hainbeste liluratu dauen filmak nahiko indiferente itxi nau ni. Ez dot ukatuko, ondo zuzenduta eta interpretauta dago, gidoiagaz be asmau dabe. Zer falta jako, orduan? Pelikulea ez da txarto abiatzen, nahiz eta lehenengo alkarrizketak apur bat literarioak izan...

Bicicleta, cuchara, manzana

Karolina Almagia 2010-10-15 11:05   Zinema kritikak

Zelan gustauko litxakizu izatea pelikula hau? galdetzen deutso hasieran Carles Bosch zuzendariak Pasqual Maragalli. Dibertigarria, erantzuten dau berak. Eta ikusleak pentsetan dau une horretan, dokumental hori edozein modukoa izan daitekela, dibertigarria ez behintzat.

Bright Star

Karolina Almagia 2010-09-23 13:09   Zinema kritikak

Pelikula barea, zehetasun guztiak zaintzen dituana, landazabal ingelesaren paisajeari aparteko garrantzia emoten deutson argazki multzo indartsu bategaz. Eta, erdian, literaturea. Gertatzen dana da, gaur egun entzunda, Keats-en poemak eztiegiak subertatzen dirala eta, nire ustez, olerkiak irakurten diranean, filmak interesa galtzen dau.

You will meet a tall dark stranger

Karolina Almagia 2010-09-06 15:36   Zinema kritikak

Ez dogu ezer barri topauko pelikula honetan, baina, Woody Allen-zale garenok ondo pasauko dogu. Ez dauka Vicky Cristina Barcelona-ren nabarmenkeriarik, eta ez dau Match Point-ek eukan borobiltasunik, baina gustura ikusten da eta hori ez da gitxi. Arina, dibertigarria eta, beti legez, oso oso ondo interpretauta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alle Anderen

Karolina Almagia 2010-07-02 10:58   Zinema kritikak

Berlinaleko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi dauen film hau faltsua, naturaltasunik bakoa eta guztiz teatrala begitandu jat niri. Hori guzti hori gitxi izango ez balitz, aspergarria egiten da. Oso. Amaitezina.

Canine

Karolina Almagia 2010-06-08 14:11   Zinema kritikak

Ez dot argudioa komentau gura, ze Canino filmak merezidu dau ikustea aurretik ezer ezagutu barik. Oso ondo eginda baitago gidoia, apurka apurka eta pistak eskainiz, ikusleak hasierako despistetik geroko argitasunera pausuz pausu eroaten gaituana.

80 egunean

Karolina Almagia 2010-06-07 12:24   Zinema kritikak

Mariasun Pagoaga debutantearen naturaltasuna miresgarria da. Benetazko jentea da pelikulan ageri dana, erraz ezagutu zeinken horreetakoa. Apaltasunez eta siniskortasunez kontauta, begiradeen pisuak eta alkarrizketen zintzotasunak laguntzen dabe istorioan sinistuarazoteko orduan.

Soul Kitchen

Karolina Almagia 2010-05-19 14:30   Zinema kritikak

Harrigarria da Veneziako Mostran filma honek Epai-mahaiaren Sari Berezia jaso izana. Eta sinisgatxa egiten da produkzino alemaniar hau hainbat eretxi on eta gomendioakaz heltzea gurera. Izan be, komedia zoragarri legez han eta hemen aurkeztu izan dana komedia ganorabakoa besterik ez da.

La nana

Karolina Almagia 2010-05-04 15:24   Zinema kritikak

Sundancen eta Huelvan saritua eta Urrezko Globoetan finalista, 'La nana' filma berezia da, arrisku handiak hartzen dituana. Familia txiletar eta ugariren etxean lan egiten dauen neskame baten bizimodua kontetan jaku pelikula honetan.

The men who stare at goats

Karolina Almagia 2010-04-23 15:08   Zinema kritikak

Pelikula honek ez baitauka ez hankarik ez bururik. Ez umore absurdorik, ezta Coen anaien aztarnarik be. Era berean, interpretazinoak ez dagoz aurreikusitako mailan, eta begibistan da aktoreen zuzendaritzeak huts egiten dauela. Eta ez da hori huts egiten dauen bakarra. Gidoia oso eskasa da.

The Ghost Writer

Karolina Almagia 2010-04-12 14:12   Zinema kritikak

Polanski maisua da atmosferak asmetan, baita kamarea mobiduten eta sekuentziak josten be, duina baino gehiago dan lan bat biribildu arte. Alkarrizketak oso onak dira eta aktoreek ondo beteten dabe euren papera, nahiz eta Pierce Brosnan betikoa iruditu. Dana dala, zeozerk huts egiten dau pelikula honetan eta gidoiagaz zerikusia dauka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Hurt Locker

Karolina Almagia 2010-03-16 13:48   Zinema kritikak

En tierra hostil ez da urteko pelikularik onena, nahiz eta Oskar garrantzitsuenak jaso dituan, danetara 6; ezta film txarra eta manikeoa be, bere kontrakoek esan daben legez. Edozein modutan, meritoak eta miseriak ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

An education

Karolina Almagia 2010-03-09 10:06   Zinema kritikak

Istorioaren atzean dagoan gaia ondokoa da: zer egin, momentuko aukerea aprobetxau eta topera bizi, edo plazerrak baztertu eta etorkizunerako preparau? Zoritxarrez, filmak bere erantzuna emoten dau amaieran eta horrek moralina apur bategaz kutxatzen dau istorioa.

Avatar

Karolina Almagia 2010-02-10 14:35   Zinema kritikak

Asko idatzi da Avatar-en ikusgarritasunaz eta fakturaz. Ez deutsadaz nik ukatuko ezaugarri horreek. Diru mordoagaz eta puntako teknologiagaz egindako irudiak benetan harrigarriak dira. Baina, lehenengo ordu erdia pasauta, harridurea desagertu egiten da. Eta gero, zer? Bada, ezer gitxi.

Up in the air

Karolina Almagia 2010-02-04 17:18   Zinema kritikak

Muturreko eretxiak jaso ditu Up in the air lanak. Batzuentzat, zoragarria da; beste batzuentzat, kakazaharra. Nire ustez, ez bata, ez bestea. Egia da gustura ikusten dala eta planteamentu originala dauela, baina zorroztasuna eta umorea falta jakoz.

A serious man

Karolina Almagia 2010-01-21 13:54   Zinema kritikak

Coen anaien talentoa barriro azalarazoten da film honetan. Fargo, O Brother edo Quemar Después de Leer lako tituluakaz konpara daiteke, nahiz eta gatz apur bat falta aurrekoen parean egoteko. Ez da egin daben onena, baina leiala da euren umore puntuagaz, euren uniberso erdi absurdoagaz.

Where de World Things

Karolina Almagia 2010-01-08 14:12   Zinema kritikak

Filmak Max izeneko umea dau protagonista. Spike Jonze zuzendariak umeak sufriduten dauen egoerea aurkezten deusku: gurasoak bananduta ditu, amak bikote barria dauka eta arreba nagusiak eta beraren lagunek alde batera ixten dabe gazteegia izateagaitik. Oso pelikula berezia da. Berezia eta gomendagarria, baina nagusientzat baino ez.