Where de World Things
2010-01-08 14:12 Zinema kritikakFilmak Max izeneko umea dau protagonista. Spike Jonze zuzendariak umeak sufriduten dauen egoerea aurkezten deusku: gurasoak bananduta ditu, amak bikote barria dauka eta arreba nagusiak eta beraren lagunek alde batera ixten dabe gazteegia izateagaitik. Oso pelikula berezia da. Berezia eta gomendagarria, baina nagusientzat baino ez.
- Karteldegian: Donde viven los monstruos.
-Zuzendaria: Spike Jonze
- Herrialdea: Estadu Batuak
- Iraupena: 101 minutu.
- Antzezleak: Max Records, Catherine Keener, Pepita Emmerichs, Mark Ruffalo, Max Pfeifer, Madeleine Greaves, Joshua Jay, Ryan Corr, Steve Mouzakis
- Gidoia: Spike Jonze, Dave Eggers (Maurice Sendak-en liburuan oinarritua)
- Musikea: Carter Burwell.
- Argazkia: Lance Acord.
- Produktoreak: Warner Bros Pictures / Legendary Pictures / Village Roadshow / Playtone
- Generoa: Fantasia
El ladrón de orquídeas edo Cómo ser John Malkovich lako pelikulak zuzendu ondoren, Spike Jonzek pantailaratu dau Maurice Sendak 1963n idatzitako nobela handia. Donde viven los monstruos filmak Max izeneko umea dau protagonista.
Hasieratik, Spike Jonzek umeak sufriduten dauen egoerea aurkezten deusku: gurasoak bananduta ditu, amak bikote barria dauka eta arreba nagusiak eta beraren lagunek alde batera ixten dabe gazteegia izateagaitik. Asko sufriduten dau Maxek eta sufrimentu hori guztia amorruz eta zuzena ez dan jokabide bategaz azalarazoten dau.
Bere amagaz matraka ederra izan eta gero, Maxek iges egingo dau belaontzi batean eta ugarte batetara ailegauko da. Ugarte horretan, munstro talde bat bizi da eta, eurakaz jolasean, Max-ek bere agresibidade eta amorru guztia atarako du. Baina munstroen artean be arazoak sortuko dira (zeloak, txartoulertuak…) eta Max-ek, hori ikustean, kontu asko ulertuko ditu.
Oso pelikula berezia da. Berezia eta gomendagarria, baina nagusientzat baino ez. Umeak, txikiak batez be, abrozidu egingo dira, erritmo motela dauelako eta metraiaren erdian interesa galduz doalako. Imaginazinoz eta fantasiaz beteta dago filmak, baina umeen bortxakeria erakusten dau eta hori ez da politikoki oso zuzena umeei zuzendutako pelikula batean. Baina hau ez da Walt Disney. Eta, nahiz eta momentu batzuetan aspergarri subertau, orokerrean eskertzen da haurtzaroari buruzko hain diferentea dan pelikula bat ikustea. Izan be, alboan umeak dituan edozein ikuslek, edo bere umezaroa ondo gogoratzen dauenak, berehala bat egingo dau Maxegaz. Laburbilduz, pelikula ederra, hasiera eta bukaera bikainak dituana, erdikoa flojoa, baina emozinoz beteta dagoana eta irrazionalak ez diran jokaerak ulertzeko balio deuskuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!