La nana

Karolina Almagia 2010-05-04 15:24   Zinema kritikak

Sundancen eta Huelvan saritua eta Urrezko Globoetan finalista, 'La nana' filma berezia da, arrisku handiak hartzen dituana. Familia txiletar eta ugariren etxean lan egiten dauen neskame baten bizimodua kontetan jaku pelikula honetan.

- Zuzendaria: Sebastián Silva.
- Gidoigileak: Sebastián Silva eta Pedro Peirano.
- Herrialdea: Txile.
- Antzezleak: Catalina Saavedra, Claudia Celedón, Alejandro Goic, Andrea García-Huidobro, Mariana Loyola, Agustín Silva.
- Produktoreak: Forastero, Tiburón Filmes, Punto Guion Punto Producciones.
- Generoa: giza-dramea.
- Iraupena: 98 minutu.


Sundancen eta Huelvan saritua eta Urrezko Globoetan finalista, 'La nana' filma berezia da, arrisku handiak hartzen dituana. Familia txiletar eta ugariren etxean lan egiten dauen neskame baten bizimodua kontetan jaku pelikula honetan. Nana familiaren parte da eta, aldi berean, ez da familia barrukoa. Oso hartu-emon bitxiak dira senidekide eta neskamearen artean sortzen diranak eta Sebastián Silvak ederto islatzen dau mundu hori. Izan be, bere umezaroko gomutetan oinarritu zan gidoia idazterakoan.

La Nana ez da bape manikeoa, ez da langile zintzo eta burges gaiztoei buruzko filma, ezta urrundik be. Hasiera batean, neskamena desatsegina egiten jaku. Zeloskorra, burutik jota neurri batean, neska horren nortasuna eta jokabidea jasanezina begitantzen jaku. Edozelan be, apurka-apurka ulertzen joango gara eta gupidagarri azalduko jaku. Trauma familiar bat aurreikusten da bere bizitzan, baina zuzendariak ez deusku erakutsiko informazino hori eta beste ikuspegi bat aukeratzen dau pertsonaiagana hurreratzeko.

Beste alde batetik, aktoreen naturaltasuna azpimarratzekoa da, batez be, Catalina Saavedra protagonistearena.

Kontuak kontu, zehetasun handiz dago kontauta istorio hau, jazoera handirik barik baina egiazko flashen bitartez. Eta hori maisu handiek baino ezin leikie egin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu