18 minutos

Karolina Almagia 2010-11-25 11:27   Zinema kritikak

Sei istorio kontetan ditu filmak, egun bateko armozua, bazkaria eta afaria ardatz dabela. Drama eta komedia artean dagoan film honetan, hainbat pertsonaien ibilbidea jarraitzen dogu egun batean zehar. Amodioa, ez-amodioa, adiskidetasuna, bakartasuna, bikoteren argiak eta gerizpeak, heriotzea...

- Zuzendaria: Jorge Coira.
- Gidoilariak: Jorge Coira, Araceli Gonda eta Diego Ameixeiras.
- Interpreteak: Luis Tosar, Federico Pérez Rey, Víctor Fábregas, Esperanza Pedreño, Gael Nodar Fernández, Mario Zorrilla, José María Pérez García, María del Carmen Pereira Pena, Pedro Alonso, Nuncy Valcárcel.
- Produktoreak: Lagarto Cine, Televisión de Galicia (TVG) S.A., Tic Tac Producciones, ZircoZine.
- Iraupena: 107 minutu.
- Herrialdeak: Espaina, Argentina.
- Generoa: Komedia.
- Iraupena: 107 minutu.

Zinegintza espainarrean ezuste ederra izan da 18 comidas film korala. Santiago de Compostelan errodauta, gurutzatzen diran sei istorio kontetan ditu, egun bateko armozua, bazkaria eta afaria ardatz dabela. Drama eta komedia artean dagoan film honetan, hainbat pertsonaien ibilbidea jarraitzen dogu egun batean zehar. Amodioa, ez-amodioa, adiskidetasuna, bakartasuna, bikoteren argiak eta gerizpeak, heriotzea... bizitza bera erakusten dau Jorge Coirak. Interesgarriak subertetan dira istorio guztiak, nahiz eta, normala danez, batzuk besteak baino borobilagoak izan.

Aktore-filma dan heinean, ezinbestekoa zan interpretazino-mailea ona izatea. Coira aktore onenen bila joan da eta emoitza onak lortu ditu. Beharbada Esperanza Pedreño da gitxien gustau jatana. Ez dakit zergaitik, egiten dauen pertsonaiagaitik edo, burutik jota dagoan emakume baten itxurea hartzen dau. Eta aspertuta eta deprimiduta dagoan etxekoandre gaztearen paper horretan ez dau zertan zoratuta egon. Dana dala, beste aktore guztiak primeran dagoz, oso sinisgarriak, eta Pedreñori erreplikea emoten deutson Luis Tosarrek berak dana esaten dau begiradeagaz. Horregaz, eta oso lortuta dagoan gidoi fresko bategaz, egiatasuna da nagusi pelikula eder honetan. Ganera, barreak egiteko aukerea dago eta hori beti eskertzen da. Beraz, 18 jatordu baino askoz gehiago da pelikula hau. Zoriontasun bila ibilten garen gu guztiok lakoak diran lagunen erretratu egokia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu