An education
2010-03-09 10:06 Zinema kritikakIstorioaren atzean dagoan gaia ondokoa da: zer egin, momentuko aukerea aprobetxau eta topera bizi, edo plazerrak baztertu eta etorkizunerako preparau? Zoritxarrez, filmak bere erantzuna emoten dau amaieran eta horrek moralina apur bategaz kutxatzen dau istorioa.
- Zuzendaria: Lone Scherfig.
- Gidoigilea: Nick Hornby (Lynn Barber-en liburuan oinarrituta).
- Herrialdea: Britaina Handia.
- Antzezleak: Carey Mulligan, Peter Sarsgaard, Alfred Molina, Dominic Cooper, Rosamund Pike, Olivia Williams, Emma Thompson, Matthew Beard, Cara Seymour, Sally Hawkins, Amanda Fairbank-Hynes
- Produktoreak: BBC Films / Endgame Entertainment / Finola Dwyer Productions / Wildgaze Films.
- Generoa: dramea
- Iraupena: 95 minutu
1961. urtean, Bristolen, hamasei urteko Jenny izeneko ikasle bikain bat Oxford-en sartzeko preparetan dago. Bere bizitza aspergarria da eta beraren itxaropena da unibersidadera heldu, bertan askatasunez bizi ahal izango dauelakoan guraso eta ikastetxearen giro itogarriaren kanpo. Baina dana aldatuko da Brit, 35 urteko gizona, ezagutzen dauenean. Afari eleganteak, bidaiak, lagun dirutsu eta dibertigarriak, sexua, galarazota dituan gauza guztiak… Liluratuta geratuko da Jenny. Eta dudea sortuko jako. Zer egin? Brit-egaz geratu eta bizitza bizi, edo ikasten jarraitu unibersidadera joateko?
Film honetan atentzinoa deitzen dauen lehenengo gauzea interpretazinoen puntako mailea da. Bai Carey Mulligan protagonistea, bai Peter Sarsgaard, Dominic Cooper, Alfred Molina eta, batez be, Rosamund Pike, ezin hobeto dagoz euren paperetan, naturaltasun biribila erakutsiz. Penagarria da euren ahotsak ezin entzutea, ez baitago aukerarik, Bizkaian bederen, 'An education' jatorrizko bertsinoan entzun-ikusteko.
Horrezaz aparte, egokitzapena eta girotze ederra goraipatzeaz gan, esan geinke istorio interesgarri bat kontetan deuskula pelikula honek. Eta istorioaren atzean dagoan gaia ondokoa da: zer egin, momentuko aukerea aprobetxau eta topera bizi, edo plazerrak baztertu eta etorkizunerako preparau? Zoritxarrez, filmak bere erantzuna emoten dau amaieran eta horrek moralina apur bategaz kutxatzen dau istorioa. Izan be, amaiera eztabaidagarria dauen arren, sano komenigarria da pelikula hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!