Kinky Boots
2006-09-15 02:00 Zinema kritikakZapatagintzako lantegi zaharra salbetako ahaleginetan, film honetako protagonistek ‘drag queen’-entzako botak egiteko erabagia hartuko dabe eta hori guztiori Ingalaterrako herri txiki eta konserbadore baten testuinguruan.
Štěstí
2006-09-11 02:00 Zinema kritikakFilm hunkigarria da, maitasun, bildur, deserrotze, fantasia eta zoramenen ganean egiten dauena berba. Kontakizunean apurka-apurka sartzen gaituen bilbeak film bikainen ezaugarrietariko bat dauka: ikus-entzuleak konturatu barik istorioan bete-betean sartzea.
Breakfast on Pluto
2006-09-08 02:00 Zinema kritikakBreakfast on Pluto noraezean dabilen filma da. Istorioan nortasun sexualaren eta Irlandako indarkeriaren inguruko gai interesgarriak jorratuagaitik be, pelikulea sinisgatx agiri da, indarge.
Alatriste
2006-09-05 02:00 Zinema kritikakAlatristeren ganeko liburuak irakurri dabezanei interesauko jakena jakin arren, hemen ez gara eztabaidatzen hasiko film hau zelan egokitzen jaken jatorrizko liburuei; hori bai, ez dago dudarik pelikula honetako argumentuak sinisgarritasuna daukana.
Kebab connection
2006-09-04 02:00 Zinema kritikakKomedia barregarri honetan aspaldiko zuztarrak, orainaldi multietnikoak eta etorkizun aurreikusiezinak nahastetan dira, baina Kebab Connection-ek, batez be, barre egiteko aukerea opesten dau.
La noche de los girasoles
2006-08-31 02:00 Zinema kritikakThriller honetako ardatza arrazoi bako indarkeria da, tramako personaia nagusi guztien barri emoteko erabilitako ataletan modu batera edo bestera azaltzen dana.
Man push cart
2006-08-24 02:00 Zinema kritikakGurdi eroangarri baten barruan kafea saltzen dauen gizonezkoaren ganeko 'Man push cart' film honetan eguneroko bizitzearen arruntasuna agiri da biloz-bilozik, narrutsik.
El Próximo Oriente
2006-08-23 02:00 Zinema kritikakEl Próximo Oriente pelikula eraginkor eta interesgarria da, gaurkotasun handiko gai bateri oratzeko doea daukana; ganera, umore ikuturik mamitsuenetariko batzuk arraza eta etnien arteko txarto-ulertuetatik ataraten ditu.
Poseidon
2006-08-11 02:00 Zinema kritikakFilmak transatlantiko bateko hainbat bidaiariren odisearen barri emoten deusku, ezusteko olatu erraldoi batek albo batean jo eta ontzia ahoz behera geratu ostean.
Anthony Zimmer
2006-07-19 02:00 Zinema kritikakThriller arin baina interesgarri eta zirraragarri honen egiturearen ganetik hegaz egingo dauen itaun bat azalduko da film osoan: nor da Anthony Zimmer?
Superman returns
2006-07-14 02:00 Zinema kritikakBurdinazko gizonaren berragerpena ezin izan da makalagoa izan, pelikula hau gogaikarri, gazbako eta indargea da eta.
Peindre ou faire l'amour
2006-07-11 02:00 Zinema kritikakHonako hau Frantzian gustoko dabezan komedia geldo eta lasai horreetariko bat da, sentsualidadearen eta natur atseginen birraurkikuntzearen ganean berba egiten dauena.
La educación de las hadas
2006-07-07 02:00 Zinema kritikakFilm honetan, egunerokotasunaren azpian isurtzen diran misterioetan, sentimentuen kontraesanetan, guraso eta seme-alaben arteko hartu-emonetan eta fantasiari zabaldutako hezkuntzan sakondu gura izan dabe.
La bicicleta
2006-07-05 02:00 Zinema kritikakLa bicicleta abileziaz, maitasunez eta asmamenaz atondutako film apal baizen interesgarria da. Beharbada, sinple eta xumeegi agertzen jaku, pelikuleari gurata ezarritako demaseko baikortasuna dala eta.
La doublure
2006-07-03 02:00 Zinema kritikakHonako hau gizarte satiran oinarrituriko komedia klasiko baizen interesgarri eta barregarria dogu. Pelikula honetan zuzendariak sakelako telefonoen, lerdokeria kronikoaren eta dirudun barrien aro basati honen ganean daukan eszeptizismo kronikoa agiri da.
Vers le sud
2006-06-27 02:00 Zinema kritikakVers le sud filman turismo sexualaz ganera, maitasun ordainduaren bila doazen andrazko honeen bakardadearen, desio ezkutuen eta kontraesanen gaia jorratzen da, hori guztiori Haitiren errealidade politiko gogorrak zipriztindua.
The omen
2006-06-20 02:00 Zinema kritikakRemake honek hamabi miloe dolar batu zituan Estadu Batuetan izandako estreinaldian, antikristoaren zenbakiak modu esanguratsuan agertu ziran eguenean, hatan be (2006-06-06).
The mistress of spices
2006-06-16 02:00 Zinema kritikakThe mistress of spices ustezko fabula honetan Tiloren tirabira erromantiko eta personalen barri emoten deuskue.
Thumbsucker
2006-06-14 02:00 Zinema kritikakThumbsucker filmak ez gaitu ez haserratuko ez asebeteko. Epel itxiko gaitu, inora ez doan erdibidean.
Tiempo de valientes
2006-06-09 02:00 Zinema kritikakTiempo de valientes filmaren birtuteen zerrendea beharbada ez da sano luzea, baina gauza batean behintzak asmau dabe: zuzendariak zine baltzaren ohiko esparruak jorratzen ditu, istorioak aberasten dituen hainbat osogai aldatuz.
Kritika ona. Eskerrik asko.
»» Bicicleta, cuchara, manzana